Musikea  III. urtea // 67. zenbakia

Paco de Luciak 2004ko Arteetako Asturiaseko Printzea Saria irabazi dau


Gitarra-jolearen diskografian, Friday Naight diskoak arrakasta handia lortu eban. Fantasia flamenca (1969), Recital de guitarra (1971), El duende flamenco de Paco de Lucia (1972), Fuente y caudal (1973), Almoraima (1976), Solo quiero caminar (1981), Paco de Lucia en Moscu (1986) eta Luzia (1998) diskoak nabarmenduko geunkez; horrezaz gan, La Sabina, The Hit, Carmen, Montoyas y Tarantos eta Sevillanas filmetako soinu bandak egin ditu gitarra-joleak.

Bost urte disko barririk grabau barik egon ostean, aurten 'Cositas buenas' diskoa kaleratu dau.

Bizkaie!

Francisco Sanchez Gomez, Paco de Lucia gitarra-jole cadiztarrak, 2004ko Arteetako Asturiaseko Printzea saria jaso dau eta epaimahaikoek artistearen dimensino unibersala nabarmendu gura izan dabe. Aitagarria, Paco de Luciagaz batera, finalista izan dirala Bruce Springsteen rockerua, Maurice Béjart dantzari frantziarra eta Andrew Lloyd Webber musikagile britainiarra. Bob Dylan eta Chavela Vargas abeslariak, Ricardo Muti italiar orkestra zuzendaria eta Pedro Almodovar be hautagaien artean egon dira.

Aurreko edizinoetan, Arteetako Asturiaseko Printzea Saria irabazi dabenen artean, Miquel Barceló, Woody Allen, Krzysztof Penderecki eta Barbara Hendricks aitatuko doguz.

Francisco Sanchez Gomez zazpi urtegaz hasi zan gitarrea joten. Hamalau urtegaz, bere anaia Pepegaz batera, "Los chiquitos de Algeciras" taldea sortu eta lehenengo diskoa grabau eben. 1963. urtean Jose Grecogaz atzerritik bira bat egin ondoren, urte bete beranduago, La fabulosa guitarra de Paco de Lucia, bakarreko lehen diskoa grabau eban.

Paco de Lucia erritmo barriak sortu eta muga guztiak gainditu dituan musikariak, Camaron de la Islagaz batera, flamenkoan izan dan etapa artistikorik indartsuena bete eban eta, horren erakusgarri, hamar disko baino gehiago grabau ebezan.