Seres queridos
Teresa de Pelegrí eta Dominic Harar-ek zuzendu eta idatzitako filma dozue Leni eta Rafiren istorioa kontetan dauan “Seres queridos”; istorio osoa Madrilen garatzen da gau bakar baten. Lenik mutil-laguna aurkeztu gura deutso familiari, baina arazo bat dago; izan be, Rafi palestinarra da eta Leni judua.
Egoerea gehiago korapilatuko da Leniren amak ez dauzala bien arteko hartu-emonak onartzen esaten dauanean. Baina, problemak ez dira hortxe amaituko; izan be, Rafiri afariko zopa izoztua leihotik jausi eta handik paseoan dabilen gizon bat hilko dau.
“Seres Queridos” filmak aparteko ukutu bihurria dauka, segundo gitxi batzuetan komediatik dramara pasetan dakialako. Eraldatzeko gaitasun hori zuzendariek eginiko lanaren emoitzea izan da; izan be, gidoiari eragon ahal izan deutsie, batetik, familia batzuek erlijio, arraza eta kulturako aurreretxien arabera egiten dabezan desbardintasunakaz, eta, bestetik, familien barruan bizi izaten diran zorakerietariko batzukaz. Pelikula hau, azken baten, familiarteko dramak satirizetan dauzan kontakizun zentzunbako eta dibertigarria da. Aktoreen jardunak onak dira, batez be Leniren ama antzezten dauan Norma Leandro argentinarrarena. Beharbada, batzuetan, erritmoa galdu eta lar itogarri bihurtzen da; guztiagaz be, tarte on bat pasetako aukera egokia da.
Joseba Terreros
- Zuzendaria eta gidoilariak: Teresa de Pelegrí eta Dominic Harari.
- Herrialdeak: Espainia, Erresuma Batua, Portugal, Argentina.
- Iraupena: 89 minutu.
- Antzezleak: Norma Aleandro (Gloria), Guillermo Toledo (Rafi), María Botto (Tania), Marián Aguilera (Leni), Fernando Ramallo (David), Alba Molinero (Paula), Max Berliner (Dudu), Mario Martín (Ernesto), Emiliana Olmedo (atso lapurra), Balbino Lacosta (beheko azokidea).