Klaseak eta klaseak
Azken batean, arazoa hizkuntzearen normalizazinoa eta hizkeren arautzea dira. Hizkuntza arautua ez da normala (Gartziak erakargarri dinona) eta euskalkiak arautu barik dagoz; ganera, euskalki batzuk normaltasunetik kanpo lotzen dira erabilten ez diran lekuetan eta euskera batuak ez dau harrera normalik izaten erdalguneko gazteen artean. Bizitza itxaropen laburra dauka euskereak Euskal Herriko erdalgunean, prosodia gaztearen kantzerrak kasuen ehuneko handi batean heriotzea eragiten deutsolako. Batez bestekoa ez da finkoa, baina gaur egun 12 urteko epea dauka euskereak ikastola, ikastetxe eta eskoletako probetatan.
Dudarik ez euskalkiak euskera batuari gehitu behar jakozala; baina ez dakit ez ete gagozan tartaren gaineko gindaz berbetan ari, oraindino pastelaren orea be egin barik daukagula. Utopiatik asko dauka; hori bai, ez dakit pastela zelan jar behar geunken, ez dakit ginda edo bizkotxoa sartu beharko geunken lehenengo ahora. Baina gauza bat argi dago; jan barik ezin bizi.
Xabier Paia
Euskal Herriko eskoletan, klaseak emoteko klaseak eta klaseak dagoz. Irakasleen moduak eta metodologiak alde batera itxita, euskerea berbagai atalaren ardatzari emon daiotsagun lehentasuna. Izan be, euskereak ikasgela barruan euki leiken edo beharko leuken garrantziaz Erramunek sarritan berba egin badeusku be, jazotakoak gaia atarateko animoak jaso deuskuz.
Animoak animo, joan dan astean Euskalkiak eta bestelako hizkera moduak eskolan ikastaroa antolatu zan Bilbo Unibertsitate Hiria jardunaldien barruan, euskalkiek euskera batuarengan izan ahal daben eragin positiboa aztertzeko. Garagarrilaren 5etik 7ra, euskalkiek hezkuntza sisteman izan leikien lekuaren bila ibili ziran hamaika aditu eta irakasle. Horreen artean, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea dan Joxerra Gartzia, Pello Salaburu euskaltzaina eta Kike Amonarriz soziolinguista ibili dira araubako hizkera lokalisten garrantziaz berbetan.
Argi esan dabe euskalkiek lekua behar dabela egungo ikasgelatan; baina, ez dau leku bardina euki behar ikasgela danatan. Emon beharreko lekua ikasgelearen kokapenaren arabera aldatzen da; “ez da berdin Gernikan edo Santurtzin eskolak emotea” adierazo eban Julian Maia ikastaroaren zuzendariak. Gernikako euskalkiak ipurdia handiagoa dauka eta jarleku handiagoa behar dau; Santurtzin, ostera, nahikoa ta sobera gela bazterrean banketa txiki bat jarteagaz.
Euskalkiak ume eder eta erakargarriak dira; egungo eskola gehienetan dagozan umeak, ostera, “ez dira kapaz emozinoak transmititzeko, erabilten daben hizkuntzeak ez daualako horretarako balio. Ondorioz, desmotibazino handia sortzen da” esan eban Joxerra Gartziak. “XIX. mendeko eskemetan oinarritutako dago gure eskolea. Ez jat arraroa egiten geure gazteak gogaituta egotea gaur egungo eskoleagaz” gehitu eban donostiarrak.
Ez egizue pentsau araubako hizkera lokalisten kontuagaz ahaztuta nagoanik. Ez dagiala inork pentsau neure eritxia holakoa danik, baina askok holakorik esango leuke euskalkien ganean. Neuri be sano gustagarria egiten jat euskalkiak batuan sartzearen ideia, baina pentsetan dot hori euskaltzainek esan behar dabela. Euskaltzaindiak beti jagon izan dau euskera batua eta beti begiratu izan dau gauzak berak agindutako legez betetea. Normalizazinoa esan behar da, normalkuntza ez da zuzena.