Milton Nascimento, Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazinoarteko IX. Jaialdian errege
Horrezaz gan, Bilboko Udaleko Kultura Sailak hainbat jarduera antolatu ditu Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazinoarteko IX. Jaialdiaren barruan, besteak beste, argazki erakusketak, film emonaldiak edota tailer desbardinak. Edade guztietako lagunak hurreratzea da Kultura Sailaren helburua eta, horretarako, era guztietako ekitaldiak antolatu dabez.
Azken buruan, Bilboko Udalak 162.330 euro inguru erabili ditu Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazinoarteko IX. Jaialdi hau antolatzeko. Ez eizue aukera eder hau galdu!
Bizkaie!
Milton Nascimento, Grammy sari baten irabazlea izango da izarra garagarrilaren 10etik 17ra bitartean Bizkaiko uriburuan egingo dan Bilbao Tropikal 2004 Munduko Musiken Nazioarteko IX. Jaialdian.
Jaialdia 1996. urtean egin zan lehenengoz eta nazinoarteko musika etnikoaren artista handienetarikoak entzuteko aukerea eskaini dau beti; aurtengo edizinoan be mundu osoko zortzi musika taldek parte hartuko dabe.
Gauzak holan, Californiako Ozomatli taldea, Frantzia eta Afrikako Federick Galliano & African Divas, Ginea Bissauko Nino Galissa, Karibe-Euskal Herriko Ghetto Pa`Lante taldea, Marokoko Abdeljalil Kodssi, Argentinako Bajofondo Tango Club, Alemaniako Dissidenten eta Brasilgo Milton Nascimento izango dira Bizkaiko uriburuko jaialdi honetan; azken hau oso ospetsua da, besteak beste, orain urte batzuk Grammy sari bat irabazi ebalako.
Kontzertuak Mariaren Bihotza Plazan (garagarrilaren 10-14 bitartean) eta Plaza Barrian (garagarrilaren 15-17) izango dira eta gaueko 21:00etan hasiko dira.