Txipiroiak plantxan erreta berakatz pureagaz
Zelan egin:
Lengo eta behin, txipiroiak ondo garbitzea oinarrizkoa da; gaineko azala kendu barik garbitu behar dira eta barrua oso ondo garbitu ostean, tentakuluak barriro sartuko doguz barruan. Ondoren, txipiroiak hozkailuan eukiko doguz, momentuan egin arte.
Bien bitartean, berakatz purea egiten joango gara. Horretarako, kazola txiki batean ura irakiten jarri eta segiduan berakatz aleak uretan sartuko doguz. Minutu batez irakiten itxi eta berehala ura kenduko dogu kazolatik. Ondoren, oliba-orioa gaineratu eta bertan egosten eukiko dogu berakatza 5 bat minututan; ondoren, barriro orioa kendu berakatzari eta geroagorako gorde. Azkenik, kazola berean esnegaina gaineratu, bost minututan irakiten euki eta jarraian turmix-a pasauko dogu; hori eginda, gatza bota eta puntuan jartea baino ez jaku geratuko. Amaitzeko, azken momentuan egingo doguz txipiroiak; hozkailutik atara, gatza bota eta lehen gorde dogun orioa erabiliz, plantxan erreko doguz txipiroak. Azkenik, labean sartu apur baten eta ondoren plateretan jarriko doguz txipiroiak; gainetik berakatz prijidua eta perejila botako deutsegu, ondoan berakatz purea ipini eta listo. On egin.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Kaixo irakurleok, gaurko platerra preparetako gure kostaldera joko dogu. Kantauri itsasoko txipiroiak preparauko doguz. Orain arte, gehienetan saltsan preparau doguz, “txipiroiak euren tintan” izen ezagunagaz edo “txipiroriak kipuleagaz”. Orain, barriz, beste errezeta bat egitea otu jaku: txipiroiak plantxan eta berakatz pureagaz lagunduta.
Arraindegietan badagoz daborduko eta prezio onean ganera, hamar- hamairu euro tartean, beti be, eguraldiaren arabera, izan be, gauza jakina da eguraldi txarragaz, arriskuagaitik, ontziak ez dirala itsasoratzen.
Txipiroiak plantxan erreta berakatz pureagaz
Osogaiak (lau lagunentzako)
Txipiroiak preparetako:
-Txipiroiak (kilo bat), bakotxarentzat 250 gramu.
Gatza
Oliba-orioa.
Perejila.
Berakatz prijitua.
Berakatz purea egiteko:
Berakatza, 150 gr.
Oliba-orioa, 100 gr.
Esnegaina, 100 gr.
Gatza.