Hizkuntzen gorabeherak
Zorrak eta ofentsak alde batera itxita, baita gaztelaniaz eguneroko ogia eskatu eta euskeraz egun honetakoa eskatzearena, fija gaitezan azken bi aditzakaz bakarrik.
Gaztelaniaz tentazinoa txarra da, beraz behean dago, infernuaren partean; euskeraz, ostera, tentaldia ez da goraka edo beheraka posizionetan, hori baino, joatearen efektua baino ez dau aitatzen.
Bestalde, euskerazko kasuan, gatxetik atara behar gaitu jaungoiko jaunak, baina gaztelaniaz librau besterik ez; ondorioz, pentsau geinke euskaldunontzat, gatxak zuloak lakoak zirala eta honeetatik “urten” egin behar dala.
Honen beste adibide bat da jaungoikoaren gortean azaltzen diran personen kokapena; jaungoikoaren ezkerretara dagoala, edota eskumatara, gauza sano diferenteak dira, antza danez. Zentzu bereziren bat izango dau, beraz, ezkerra edo eskumea izateak.
Azken batean, hizkuntza bakotxak bere erreferentzia kulturalak daukaz, eta erlijino kristinauaren kulturalizazinorako, ezinbestea zan hizkuntza bakotxaren parametro horreek barruratzea, gerora erlijinoarenak ezarri ahal izateko. Amen.
Xabier Paia
Neuk ez dakit zerua existiduten dan. Ez dakit gizakiok, onak izan ezkero, zertan joan behar dogun zerura hil eta gero. Antza, ez deuskue itxi gura ezta betiko lozorroan lasai egoten: hil eta pakea. Ez ba, jaungoinkoak neska-mutil finak eta fededunak bere ondoan gura dauz, zeru goienetan, aingeru eta arima artean.
Bertigo kontuak alde batera itxita, berbetan gabizenean, ez dogu ikusten zenbat gauza sinisten dogun konturatu barik. “Goian bego” esaten dogunean, ez al dogu ikusten hildakoaren gorpua benetan behean dagoala, goian baino? Eta orduan, infernua zergatik dago behean?
Honeek kontu guztiak dudan imintekoak dira, baina ezelako erreparorik barik, ehunka urtez gure hizkuntzearen parte diren mailegu semantiko-kulturalak jagoten doguz. Har daigun aztergai jaunartzea, eginda daukagun danok ezagutuko dogun otoitzea:
“Gure Aita zeruetan zarana
santu izan bedi zure izena
etor bedi zure erreinua
egin bedi zure nahia
zeruan bezala lurrean bere.
Emoiguzu gaur egun honetako ogia
parkatu gure zorrak
geuk bere geure zordunai
parkatzen deutsegun ezkero
eta ez gu tentaldira eroan
baña atara gagizuz gatxetik.”
Eta hemen bere gaztelaniazko bertsinoa (atzera be, parkamen eskean hasi behar dot, baina konparazinotarako hurren daukagun hizkuntzea berau da):
Padre nuestro, que estás en el cielo.
Santificado sea tu nombre.
Venga tu Reino.
Hágase tu voluntad
en la tierra como en el cielo.
Danos hoy nuestro pan de cada día.
Perdona nuestras ofensas,
como también nosotros perdonamos
a los que nos ofenden.
No nos dejes caer en tentación.
Y líbranos del mal.