Musikea  III. urtea // 64. zenbakia

Mendebala 2004 Sopuertan

Kantaurialdeko Musika eta Kulturen III. Jaialdia


MENDEBALA // taldeak:

Xarnege/Gasconha/Occitania & Euskal Herria

Xarnege, edo Sharnego, hitz gaskoia da Euskal Herria eta Gaskoniaren arteko mugan dagozan herriak, euskeraz eta gaskoieraz egiten dabenak izentetako erabilten da. Hori dala eta, talde honen musikeak bi kulturen elementuak jasoten ditu; hiru musikari gaskoiak dira eta beste bi euskaldunak. Xarnegeren errepertorioan Mendebaldeko Pirinioen bi aldetako dantza eta doinuak dagoz.

www.xarnege.com / www.lo.gaskoi.free.fr

OSKORRI / Euskal Herria

Aurkezpen larregi behar ez dauan talde beteranoa. Etiketarik bako musikea egiten dabe, soinuz barriez ganezka eta musika tradizionalean oinarrituta, baina gaurkotasunik galdu barik. Hogeita hamar urtetik gorako ibilbidean 28 disko (hiru bikoitzak) eta liburu bat (111 kantu) argitaratu ditu Oskorrik.

www.oskorri.com

KELTIAC / Breizh

Keltiac taldearen oinarria Chris Dawson eta Fred Bougoinen dira. Chris-ek, Jhon McSherry edo Michel McGoldrick lako musikariakaz kolaborau dau eta arnasarketa zirkularra erabiliz txirulea joten dabenetako bat da. Fred, barriz, arpajole tradizionalik barritzaileenetarikoa da. Gaur egun, Dominique Chanteloup (perkusinoa) eta Christian Lartigue (abotsa eta gitarrea) be badagoz taldean.

www.kervarker.org

L´ARCA DE SUEÑOS / País Cántabru

Campóo aldeko gazte batzuk osotutako talde honek, 2000ko udabarrian hasi eban bere ibilbidea Errebelazino talde honen estiloa Kantabriako musika tradizionalaren barruan sartzen da. Oraingoz disko bi argitaratu dabez.

www.juancarlos-maru.com/larca

GATOS DEL FORNU / Asturies

1996an sortutako kolektiboa, kultura asturiarragaz lotutako taldeetako musikarien batasunetik, tradizinoan oinarritutako musika jaso eta zabaltzeko helburuagaz.

www.gatosdelfornu.com

LUÉTIGA / País Cántabru

Penintsulako folk talderik indartsuenetakoa da gaur egun.

www.luetiga.com

SUSANA SEIVANE / Galizia

Gaitajole honen sorkuntza musikala ezaguna da munduan zehar. Oraintsu, Mares de Tempo bere lan barria kaleratu dau, musika tradizionalean aurrekaririk bako ibilbidearen ondorio artistiko eta musikala.

www.susanaseivane.com

O JARBANZO NEGRO / Galizia

Gaitak eta tanborrak oinarri dituan taldea. Hasieran Galiziako eta Extrenadurako kideez osotuta egoan taldea baina pare bat urteko bidaia eta bizipenen ostean, Frankfurteko bi lagun eta A Coruñako beste bat batu jakozan taldeari “O Jarbanzo Negro” proiektua sortuz. Euren helburua artea bere arlo guztietan suspertzea da, alkartruke kulturala azpimarratuz.

www.jarbanzos.com

Bizkaie!


Mendebala Enkarterritik sartaldera begira sortu zan eta Bizkaiko mutur horretatik ohiko musika jaialdi baten proiektua baino gehiago, Kantaurialdeko Musika eta Kulturen Festibala bilakatzen joan da; ganera, denpora tarte txikian itsaso horrek zipriztinduriko ganerako herrietara zabaltzen joan da, abaniku baten antzera; hurragoko herri batzuk eta urrunago eta ezezagunagoak diran beste batzuk, danek topetan dabe Sopuertan euren adierazpide musikala eta kulturala ezagutarazoteko bidea.

Kulturea herrien arimea izanik, hortxe bertan dauka Mendebalak bere oinarria eta horregaitik bilakatzen da aniztasunaren eragile edo bultzatzailea; ez dau Mendebalak uniformidaderik gura: kolore guztiak, kultura guztiak, musika danak onartzen ditu ze desbardintasun horretan dago armonia, eta horrexek batzen gaitu.

Jaialdiko egunetan musikea ez eze, Euskal Herriko Lehenengo Folk Lehiaketea, artisautza azoka, abesbatzen emonaldiak, kultura eta kirola, dantzak eta bestelako ekitaldiak izango dira. Dana dala, hona hemen musika eskaintzea:

- Garagarrilaren 2a, barikua:

Santa Ana zelaietan, gaueko 22:00etan: XARNEGE, OSKORRI, KELTIAC eta L'ARCA DE SUEÑOS

- Garagarrilaren 3 a, zapatua:

Santa Ana zelaietan, gaueko 22:00etan: GATOS DEL FORNU, LUETIGA, SUSANA SEIVANE eta 0 JARBANZO.

Oharra: gau musikalen atsedenaldietan eta Urreztietak antolatuta, dantzak izango dira eskualdeko taldeakaz batera.