Euskerea berbagai  III. urtea // 64. zenbakia

‘Herria’ aldizkaria frantsesa erabiltera behartuta


Agindua beteteko epea be ipini deutso Parekideak astekariari. Holan ba, garagarrilaren 14tik aurrera eurek eskatu legez argitaratzen ez badabe, hedabide izakerea ukatuko deutse Herriari. Azken hamar urteotan euskera hutsean argitaratzen dan aldizkari historikoa, beraz, mehatxupean dago.

Bizkaie!

Frantziako Batzorde Parekideak Ipar Euskal Herrian argitaratzen dan Herria astekariari frantsesa erabiltea inposatu deutso. Hedabideak aginduari jaramonik ez badeutso egiten, jagokon zenbakia ukatuko deutso Batzordeak eta ondorioz, aldizkariaren banaketea galazoko dabe.

Orain hamar urte argitaratu zan Herria lehenengoz. Euskara hutsean zabaltzen da, Iparraldean hain zuzen be, eta bere kontra egin daben lehenengo erasoa izan da hau. Frantziako Parekidearen aginduaren arabera, aldizkariak bere oinarrizko datuak (datea, argitalpen muetea, arduradunen izenak eta karguak, aurkibidea eta inprentearen izena) frantsesez edo euskeraz eta frantsesez idatzi beharko ditu.