Zinea  III. urtea // 64. zenbakia

Ben Affleck-ek “Spiderman” lumatu dau 300.000 euro irabazi ebazan poker txapelketa baten


Diru dexente ekarri deutson garaipen honi esker, datorren urteko apirilean izango dan Pokerreko Mundu Txapelketan jarduteko sailkatu da. Affleck-ek pantailako beste izen handi batzuei irabazi eutsen norgehiagoka honetan, berbarako Spidemar zeregina beteten dauan Tobey Maguire-ri. Txapel hau eskuratu eta gero, Affleck pokerreko elitearen kide garrantzitsu bihurtu da.

Joseba Terreros

Ben Affleck maitasunaren zoritxarrak jokoaren bitartez osatu gura dauzala emoten dau. Estadu Batuetako antzezle ezagunak azken sei hilabeteetan egindako ibilbidea nahiko gorabeheratsua izan da; izan be, Jennifer Lopez kantari eta antzezle ikusgarriagaz eukazan maitasun hartu-emonak apurtu dira eta, ganera, tarte labur honetan ikusi behar izan dau zelan ezkondu dan beste bategaz.

Baina bizitza sentimentalean galdu dauana, aurki, jokoan irabazi dau. Pokerrean jarduteko daukan zaletasunak 300.000 euro irabazteko aukerea emon deutso Kaliforniako poker txapelketarik garrantzitsuenetako baten. Bertan, diru barik itxi eban Spiderman bera be.

Dirua jokatzeko daukan neurri bako zaletasuna izan ei zan Jennifer Lopez ezagun eta ospetsuarengandik banantzeko aitatu ziran arrazoietariko bat. Edozelan be, kartakaz daukan trebetasun honek Commerce kasinoan izandako poker txapelketea irabazteko bidea emon deutso.