Kulturea  III. urtea // 64. zenbakia

'Euskal Curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena'


Hirugarren pausua, ‘Euskal Curriculuma: Eskolaldia’ definidutea eta onartzea izango da. Pausu horren helburu nagusia derrigorrezko irakaskuntza aldirako (16 urte) oinarrizkotzat joten dan amankomuneko curriculuma osotzea izango da. Xabier Garagorriren esanetan, pausu hori emoteko aurreko biak hartuko dira kontuan eta beste lan batzukaz osotuko da: indarrean dagozan curriculum ofizialak, dimensino europarra...; ostean, laugarren pausua egin beharko da, aurrerago hartutako erabagiak martxan ipiniz.

Anjeles Iztuetak adierazo dauanez, Eusko Jaurlaritzeak laguntzino osoa eskaini deutso euskal curriculumari. Euskal dimensinoa eta europar dimensinoa lantzen dabilzala zehaztu dau Iztuetak. Horretarako, Euskal Herriko 16 urteko gazte batek derrigorrezko eskolaldia amaitzen dauanean, Euskal Herriaz, euskal kulturaz eta munduaz ezagutu beharreko maila minimoa eskolan eskaintzea da ekimenaren helburu garrantzitsuenetariko bat. Ganera, Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko presidente Ines Garciaren esanetan, lan honetan euskal kulturearen ikuspuntua barritzeko eta gaurkotzeko ahalegina egiten da.

Bizkaie!

Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoak ‘Euskal Curriculuma: kultur ibilbidea. Adituen ekarpena’ liburua aurkeztu barri dau. Egileek dinoenez, euskal curriculuma euskaldunok errealidadea ulertzeko daukagun moduari deitu ahal deutsagu. Hau da, euskal curriculuma euskaldunok Euskal Herriaz eta munduaz egiten dogun interpretazinoa be bada.

Aurkezpen ekitaldia Donostian egin eben. Bertan, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazinoko presidente Pedro Aranburu, lanaren zuzendari Xabier Garagorri, Eusko Ikaskuntzako Hezkuntza saileko presidente Ines Garcia eta EAEko Hezkuntza sailburu Anjeles Iztueta egon ziran, besteak beste. Pedro Aranburuk azaldu ebanez, 1996ko urrian Ikastolen Elkarteak egindako batzarrean, Ikastolen Euskal Curriculuma egiteko erabagia hartu eben. Batzarrean jasotakoa lau pausutan garatzea aurreikusi eben, eta aurkeztu barri daben hau bigarren pausua da. Lehenengo pausua egoerearen diagnostikoa eta proiektuaren marko teorikoa eta plangintza estrategikoa preparetea izan da. Egoerearen diagnostikoa egiteko, Espainiako, EAEko, Nafarroako eta Frantziako curriculum ofizialen eta Elkar-GIE argitaletxearen ikasmaterialen edukiak aztertu dabez. Gehienbat euskaldunek euskal kulturaz eta munduaz jakin beharreko gitxiengoa zehazteari ekin eutsen. Lan hori egiteko, Euskal Herriko jakintza arloetako adituengana jo eben. Holan ba, aditu bakotxak bere ustez arlo bakotxean jakin beharrekoa zehaztu dau.