Jan-edanak  III. urtea // 64. zenbakia

Izozkiak


Izozkiek ze mantenugai emoten deuskue? Interesgarriak dira nutrizino ikuspegitik?

Osogaien arabera, izozkiek kaloria kopuru bat eta mantenugai batzuk emongo deuskuez. Esnegaiakaz egiten diran izozkien 100 gramuk 180-250 kilokaloria inguru daukiez; urez egiten diranak azukera kopuruaren arabera eukiko dabez kaloriak, eta azukera barik eta koipe gitxigaz egindakoek gitxiago.

Esneagaz, azukereagaz eta frutu sikuakaz egindako izozkiek mantenugai honeek daukiez:

·Proteinak: osoak edo 8 oinarrizko aminoazidoak daukiezanak. Arrautza moduko osogaiak erabili ezkero, proteina kopurua be handiagotu egingo da.

·Karbohidratoak: sinpleak gehienbat. Azukerea erabili beharrean gozotzaile artifizialak erabili badira karbohidrato kopurua bajatu egingo da.

·Koipeak: aseak edo saturatuak, esnearenak batez be eta asebakoak edo insaturatuak, fruta sikuenak. Sarritan koko eta palma moduko koipeak be erabilten dira eta honeek koipe aseetan dira aberatsak Hau da, izozki gehienek ez daukie kolesterol askorik baina koipe aseen kopuruagaitik hau igotea eragin leikie (beti be jaten dogun kopuruaren arabera).

·Bitaminak: B taldeko bitaminak (esneak B2 dauka batez be) eta bitamina liposolubleak, hau da, esnearen koipean dagozanak, A eta D bitaminak hain zuzen be.

Zenbat izozki jan geinke?

Betiko moduan, dieta orekatuaren alde gin behar dogu; beraz, koipea edo azukeratan aberatsak diran izozkiak jan gura badoguz dietatik mantenugai horreetan aberatsak diran beste elikagai batzuk gitxiago jan beharko doguz. Azukera bako edo koipe bakoak diranean, ez dogu arazo hau eukiko. Dana dala, natilakaz konparaketea egingo dot: natilak esnea, arrautza eta azukereagaz preparetan dira batez be eta berezitasun nutritibo interesgarriak daukiez, proteinak, karbohidratoak, koipeak, mineralak eta bitaminak emoten deuskuez eta beraz, elikagai gomendagarriak izan daitekez; baina egunero eta edozein ordutan natilak jaten ibiltea ona ete da? Ez, ezta? Ba izozkiakaz be bardin. Ondo dago batzutan jatea eta egiten dogunean plazerrez egitea, baina orain nutrizinoaren ikuspegitik interesgarriak dirala entzun dogulako ez hasi neurri barik jaten.

Amaituteko bitxikeria bat kontauko deutsuet: bihotzaren funtzionamendua aztertzeko egiten diran frogatako bat “tomografia” da eta Australiako ikertzaile talde batek froga hau egiteko orduan personeari izozki erdi urtu bat jaten emoten bajako, frogeak beste elikagai batzuk jan ezkero baino hobeto urtetan dauala ikusi dau. Oraindino datu gehiago behar dira hau erabat ziurtatzeko, baina bitxia da, ezta?

Larraitz Artetxe Arrien,
Dietetika eta Elikaduran Diplomatua,
Nutrizino Hezitzailea

Heldu da, heldu da udea. Euskal Herrian sarritan udan gagozala sinestea kosta egiten jakun arren, oraingoan behintzat duda danak kendu jakuz. Gaur egunean urte osoan izozkiak jateko aukerea badaukagu be, egia da beroagaz erakargarriagoak bihurtzen dirala.

Osogaien arabera, izozki mota desbardinak dagoz:

·Izozkiak: esnea, esnegaina, gurina eta landare eratorriko beste koipe batzuk modu zehatz baten irabiau eta izoztearen ondorioz sortzen dira.

·Postre izoztuak: izozkia osogai desbardinekaz eta etxura desbardinak landuta tarta izoztu, pastel izoztu eta bestelakoak sortzen dira.

·Izotzezkoak, azukerea eta baimendutako gehigarriakaz (koloratzaileak berbarako) egiten dira. Talde honetan poloak, izotz-edari edo granizatuak eta sorbeteak ditugu, besteak beste.

·Izozki bereziak: azukerea bota beharrean gozotzaile artifizialak botaten deutsiezanean diabetesa daukien pertsonak be jan ahal izango dabez izozki horreek; koipe kopurua kontroletan deutsienean be, kolesterola altu edo obesidadea daukien personek be jan ahal izango dabez. Ez ahaztu, “jan daiteke” esaereak ez dauala “neurri barik jan” esan gura.

Ura, esnea eta koipeaz gan, izozkiak egiteko erabilten diran beste produktuen artean frutak, frutu sikuak (almendrak, urretxak,….), arrautzak eta txokolatea, besteak beste.

Gehigarrien artean honeek aitatu geinkez:

·Emulgenteak: konsistentzia edo gogortasuna mantentzen laguntzen dabe; berbarako, masan bola gogorrak egon beharrean izozkia suabe suabe eta ahosabaian leun egoten laguntzeko. Emulgenteez gan, izozkien koipeak berak be badauka honetan zerikusia, koipeak ezagutu genduzanean, euren propiedadeen artean elikagaiei palatibilidadea emotea dagoela aitatu genduan eta izozkien kasuan be propiedade hori daukie, oso nabarmen ganera.

·Egonkortzaileak, koloratzaileak, lodigarriak...

Izozkiak egiteko pasteurizau egiten dira produktuak eta horregaitik ez deuskue arazo mikrobiologikorik sortzen, hau da, pasteurizazino prozesu horretan mikroorganismoak hil egiten dira eta izozkiek kalidade mikrobiologiko ona eukiten dabe.