Jan-edanak  III. urtea // 63. zenbakia

Hegaluze solomoa frantses-porru kremeagaz


HEGALUZE SOLOMOA FRANTSES-PORRU KREMEAGAZ

Osogaiak 4 lagunentzat:

 200 gramoko lau hegaluze solomo.
 Gatza.
 Oliba-orioa.
 Kipulea.
 Frantse-porru egosiak: 200 gr.
 Frantses-porru egosien ura: 100 gr.
 Esnegaina: 100 gr.

Zelan Egin:

Lehenengo eta behin frantses-porruen kremea egingo dogu, era horretara, prest eukiko dogu hegaluzea preparetan dogunerako. Horretarako turmix-ean irabiauko dogu frantsaes-porrua bere uragaz, guztiz desegin arte. Jarraian esnegaina ganeratuko deutsagu eta momentu batez geldi itxiko dogu. Ondoren, barriro turmix-etik pasau ostean, erreserbau egingo dogu krema hau, jarraian hegaluzea egiteko.

Hegaluzea egiteko, solomoak gatzez puntuan jarriko doguz eta ondoren oliba-orio apur bategaz zartagin batean markauko doguz banan-banan. Ondoren, labean sartuko dugu 180 gradutara. Eta hau egiten dan bitartean, frantses-porru kremeari azken ukutua emongo deutsagu.

Kremea amaitzeko, frantses-porru kremeagaz tapau eta ganetik txiki-txiki egindako kipulea botako dogu. On Egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Aupa irakurleok, uda sasoian bete-betean, guk, gure txokotik, suetetik hain zuzen, udako produktuen ganean berbatxu bi.

Fruteari jagokonean, hor doguz kereiza, baita San Juan gudareak edo makatzak; Ikoak be laster topauko doguz dendatan. Eurekaz batera, mailukiak be azkenenatn doguz.

Ortuariei jagokenez, laster hasiko dira piper berdeak. Orain dagozan piperrak negutegikoak dira, baina garagarrilean eukiko doguz ortuko piperrak, baita tomateak be bai. Honeekaz batera, bainak be izango doguz gure ortuetan kalabazeagaz batera, besteak beste.

Eta arrainei jagokenez, laster agertuko jakuz gure arraindendatan antxoak, hegaluzeak, salmoneteak eta txipiroiak.

Produktu ederrak kozinarako. Guk oraingoan hegaluzeagaz behar egingo dogu, hegaluzearen solomoagaz hain zuzen be.