Bertsotan  III. urtea // 63. zenbakia

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa '04


Bestela, Euskal Herri osoko 20 bertsolarik hartu dabe parte Euskal Herriko txapelketa honetan. Aurten, barritasun moduan, bertsolariek bidaia bat jasoko dabe opari legez; txikiak Euskal Herriko lekuren batera joango dira asteburu pasa, eta handiak Parisera joango dira aste beterako. Zorionak!

Xabier Paia

Labur esanda, honeek dira bagilaren 19an, Mungian izandako txapelketearen emoitzak:

1.- Hamalau urtera arteko bertsolarien artean MAIALEN ARZALLUS hendaiarra izan zan txapelduna eta azpi txapelduna Algortako JONE URIA.

2.- Hamazortzi urtera artekoetan, bere seigarren txapela eskuratu eban Añorgako BEÑAT GAZTELUMENDI bertsolariak, eta bigarren postua ALAIA MARTIN oiartzuarrak jaso eban.