Let’s Rock Weekend Jaialdia Bilbon
Garagarrilaren 10ean:
The Jeevas
Euren abestietan eragin amerikarra azaldu arren, Ingalaterratik jatorkun taldea da The Jeevas, hain zuzen Crispian abeslaria buru dabelarik, Kula Shaker taldean ibilitakoa, beragaz batera, hirukotea osotuz Andy eta Danegaz. Bi disko daukiez plazan eta igaz Azkena Rock jaialdian zuzenean agertu ondoren, argi eta garbi itxi eben rock’n’roll estiloan talde freskoa eta bizia dala. Power pop melodiak, kitarren diztira eta melodia bizi eta zuzenak. Rockaren klasikotasunean oinarritzen dan taldea baina era berean estilo honi gaurkotasuna emoten deutsona.
Hoggboy
Sheffield uritik datorren rock’n’roll taldea. Bilbon lehen aldiz izango dira euren bigarren lan barria aurkezten “Seven Miles of Love” deiturikoa. Laukote honek kitarren doinuetan azaltzen dau bere indarra eta zuzentasuna. Europa osoan hainbat musikari eta kritikoen goraipamena jaso dauan taldea dogu berau.
Virüs
Virüs taldea Iruñeatik jatorku etaeuren kantuetan “punk siniestroa” jorratzen dabe. Egunotan albiste dira, hain zuzen aurtengo “Proyecto Demo” lehiaketea irabazi dabelako, Radio 3 eta Benicassim-eko jaialdiak antolatzen daben lehiaketea. Lehen maketeagaz Bartzelonan euren burua aurkeztu ondoren, LP berezia grabau eben Cristian Vogel produktoreagaz, izen handia musika elektronikoaren munduan. Virüs taldea Olatz eta Onneca (ahotsak), -Las Perras del Infierno taldean be badabiz-, Carlos (ahotsa eta kitarra) –The Brillantina’s taldekoa- eta Fernando (bateria) osotzen dabe. Momentu honetan jende askoren ahotan dabilen taldea.
Laster, beraz, bi egunetan zehar sei talde ikusteko aukerea eukiko dogu Bilbon. Sarrerea egun bakotxeko 12 eurotan topauko dozue eta bi egunetarako bonoa 20 eurotan erosi ahal izango dozue. Sarrerak eskuratzeko hona hemen telefono zenbakia eta Interneteko helbidea: 902 888 902 telefonoa eta http://www.ticktackticket.com
Gotzon Uribe
Datorren garagarrilerako Bilboko Kafe Antzokiak bi egunetako jaialdia preparau dau. Bartzelonako Sinnamon enpresak gidatuta, garagarrilaren 9an eta 10ean gaur egungo pop doinurik barrienak jorratzen dabezan taldeak ikusteko aukerea izango dogu. “Let’s Rock Weekend” izenburupean, bi egunetan sei talde pasauko dira Bilbotik.
Garagarrilaren 9an:
Chucho
Aspaldi da Chucho taldea Euskal Herrira etorri ez dala. Oraingoan bere disko barria aurkeztera dator, “Koniec” deiturikoa, Virgin disketxea itxi eta Sinnamon Records-egaz plazaratu dau bere lan barria. Fernando Alfaro-k gidaturiko taldeak musika diskurso propio bat jorratzen dau, testuei berebiziko garrantzia emonez. Surfin Bichos taldearen buru izandakoa dogu Alfaro.
Midlake
Talde berezia da Midlake; Bella Union disketxeagaz plazaratu barri dabe euren lan barria, “Bamman and Silvercock” izenekoa. Euren abestietan Grandaddy edota Flamings Lips taldeen usaina be hartzen da eta hau guztia elektronika eta doinu akustikoakaz buztartuz. Freskotasunez beteriko pop musikea.
Tachenko
Tachenko taldea Zaragozan sortutakoa dogu, Sergio Vindaé (ahotsa), Andres Perruca (bateria) eta El Niño Gusano taldean ibilitako bi partaide. Horreekaz batera Sebastian Puente idazlea, Ricadardo Vicente (teklatuak eta kitarra) eta Miguel Yrueta (baxua). Grabaciones en el Mar disketxeagaz “Nives y Rescates” estreineko diskoa plazaratu dabe, 14 abestiz osotutako disko biribila.