Euskerea berbagai  III. urtea // 63. zenbakia

Espainia eta eremu urriko hizkuntzak (II)


Erkidegoek betetea dala-eta, barriz, Nafarroako kasua beren-beregi aztertzeko modukoa da. Gutunaren xede eta printzipioen kontra (7. artikuluaren 1. b), desbardinak ditue. Ganera, gurasoek euren seme-alabek euskeraz hezi daitezan egiten daben eskariari trabak jarten deutsoz Nafarroako Gobernuak; Eremu mistoan eta Eremu ez-euskaldunean euskerazko irakaskuntzea trabetan eta holakoetan ari diranei etenbako oztopoak jarten deutsez (gaztelaniazko irakaskuntzeak bete behar izaten ez dituan ikasle-kopuruak ezarriaz, holakoetan ari diranei laguntzak ukatuz, legeztatzeko arazoak jarriz, e.a.); irakaskuntza ertaina eta lanbide-heziketea euskeraz aurrera eroateko oztopo gaindiezinak jarri ditu; euskeraz ikasteko aukerak oso txatxarrak eta murritzak dira Nafarroako unibersidadeetan; komunikabideei jagokenez, euskerazko komunikabideei –EITBri be bai– jarten jakezan oztopoak ezagunak dira; administrazinoa, erregistroak, e.a. Nafarroako administrazinoaren hizkuntza politikea Gutunak bilatzen dauanaren eta Espainiak hartutako konpromisoen kontrako noranzkoan kokatu behar da, argi eta garbi.

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuna osorik irakurteko: http://www.euskadi.net/euskara

Erramun Osa

Aurrekoan, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren harian, Espainiar Gobernuak hartutako konpromisoak beteteko ze urrats egin dauan ez dauala argitu, eta, deskargu txostena idatzita dagoan eran, Espainiar Estaduak hartutako konpromisoak betetea Erkidegoen esku ixten dauala aitatu genduan. Era berean, Espainiak Gutunaren zinoz hartu dituan konpromisoak Gutunaren 1, a i, b i, c i, d i, e iii, f i, g, h, i eta 2 idatz-zatietan jasotakoak dirala (BOE, 222, 2001-09-15) argitu gura geunke.

Erkidegoen esku ixte hori zilegi da, Gutunaren aplikazinoak ahalbidetzen dituan mekanismoen arabera. Egin-eginean be, Estaduak hartutako konpromisoak artez edo moldez beteteko eta betearazoteko modua egin leike, halan da be, era batera edo bestera beteten dirala ziurtatu behar dau. Kontu honek garrantzia handia dauka alderdi desbardinetatik begiratuta.

Estaduak eskuduntza esklusiboak dituan eremuetan (Administrazinoari jagokonez, Gutunaren 9. eta 10. artikuluan jasotakoak dira aintzat hartu beharrekoak) edota Estadu mailako komunikabideak izanda Erkidegoetan emititzen daben irrati eta telebista zerbitzu publikoei buruz ari danean (11. artikulua) edota Estadutik antolatzen diran Kultur Jarduerak edo ekipamenduei buruz aritzean (12. artikuluko 12.3 puntua: “Aldeek konpromisoa hartu dabe leku egokia emoteko, euren atzerriko kultur politikan, eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntzei eta horreek islatzen daben kultureari”). Hori dala-eta, gaztelaniaren alde egindako ahaleginak denok dakiguz, barriz, euskerea lako hizkuntzak nazinoartean zabaltzeko ezer egin dan barririk be ez daukagu.) edota ekonomia (askotariko enpresek erregistro publikoetan eremu urriko hizkuntzak erabilteko daukiezan traba eta zailtasunak azpimarratzekoak dira) eta gizarte bizitzeari buruz (13. artikulua). Gauzak holan, Espainiar Estaduak aurkeztu dauan txostenak ez dau Gutunaren 15. artikuluan jasotakoa beteten (“Jarraitutako politikeari buruzko txostena aurkeztuko deutse aldeek, lantzean-lantzean, Europako Kontseiluko idazkari nagusiari, Ministroen Kontseiluak ezarriko dauan eran, eta Gutun Honetako II. Zatiagaz bat. Aldeek III. zatiko xedapenetatik bere egin dituanak apliketako hartu dituan neurriei buruzko izango da txosten hori” ). Izan be, berari jagokozan arloetan Gutunaren aplikazinorako hartutako konpromisoak beteteko ez dau ezelako pausorik emon.

Testuinguru horretan, Estaduaren kultur eta hizkuntza aniztasuna nazinoartean zabaltzeko eta ezagutzera emoteko hartutako konpromisoak be aitatzeko modukoak dira. Puntu honi jagokonez euskerea, katalana eta galegoa (hiru hizkuntzak jagoken erkidegoetan ofizialkideak) Espainiak zerbait zehatza egin dauan ez dakigu; ostera, besteak beste, Cervantes Institutuaren bidez, gaztelaniaren zabalkuntzea eta irakaskuntzea nazinoartean hedatzeko ahaleginak oso ezagunak dira. Halan da ze, Gutunaren edukinaren 12. artikuluaren 3. puntuak jasoten dauanaren aldean kontraesankorra da.