Kulturea  III. urtea // 62. zenbakia

Txotxongilo Eguna Getxon


Antolatzaileek ‘txotxongiloen ikuskizun batean parte hartzen daben inozko txotxongilo zale gehien batzeko asmoa’ daukie. Marka hori (gaur egun 402 titiritero eta 463 txotxongilotan dago, 2003ko gagarrilaren 13an Britainia Handian lortutakoa), Errekorren Guiness Liburu ospetsuan sartuko litzateke, antolatzaileek ipinitako helburua betetekotan.

Txotxongiloen bilera honetan parte hartzeko ez da titiriteroa izan behar. Edonor joan leiteke Getxora txotxongiloa eskuetan hartuta. Deialdiak ez dauka adin mugarik, ezta txotxongilo mueten ganeko mugarik be. Lana errezteko, ganera, Areetako plazan bertan txotxongiloak egiteko tailerrak zabalduko dira.

Errekorra finkatzeko amaierako zenbaketea arratsaldeko zazpiretan hasiko da, leku handi baten txotxongiloa eskuetan daukien personak sartzen hasteagaz batera. Partaide danek, sartu ahala, bat-bateko eszenatokian errekorrean parte hartu dabenaren frogagiri modura diplomea jasoko dabe. Gero, Txotxongilo Eguna 2004ri amaierea emoteko erromeria handia egingo da. Hartu, beraz, txotxongiloa eskuetan eta jai giroan sartuta errekorra lortzen saiatu!

UNIMA Euskal Herria

Txotxongilo Egunaren sustatzaile ‘Union Internationale de la Marionnette Euskal Herria’ 1984an sortu zan alkarte legez, txotxongiloen munduaz interesa eukien persona askoren ekimenari esker. Gaur egun Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko txotxongilo konpainiarik gehienak erakunde honetan sartuta dagoz, baita Bilbo eta Tolosako txotxongilo jaialdiak, txotxongilo artisau ugari eta arte honegaz zerikusia daukien persona desbardinak be bai. Informazino gehiago gura izan ezkero, erakundeko web orrira jotea besterik ez dozue:http://www.unima.org. Bertan topauko dozuez txotxongiloen ganeko barri danak.

Bizkaie!

UNIMA Euskal Herria elkarteak eta Getxoko Kultur Etxeak Txotxongilo Eguna preparau dabe Getxon hilaren 19rako. Ekitaldia goizez eta arratsaldez izango da, Areetako Geltoki Plazan. Antzerki jai handi honetan "munduko errekorra" beteten saiatuko dira eta zazpi txotxongilo antzezpen, txotxongiloak egiten ikasteko lau tailer, buruhandi eta erraldoien kalejirea eta amaierako musika emonaldia egongo dira.

Esandako moduan, antolatzaileak munduko errekor barria lortu guran dabiz eta, horretarako, Getxon txotxongiloa eskuetan ibilteko deialdia zabaldu dabe. Horregaitik, joan dan urtarrilean, ekitaldi historiko hau 'Guinness World Records' dalako nazinoarteko erakundearen Errekorren Liburu ezagunean ofizialki jasota geratu daiten erispideak finkatzeari ekin eutsien.