Kulturea  III. urtea // 62. zenbakia

‘Soinujolearen semea’, Espainiako Narratiba Sarirako hautagaien artean


Edozelan be, egunotan akabau dauz Atxagak obrearen itzulpen beharrak, izan be, Espainiako Narratiba Sarirako eskaria egiteaz gan, irailerako liburu-dendetan ‘El hijo del acordeonista’ topauko dogu. Egin dauan lehenengo itzulpena da, bere emaztearen laguntzinoagaz. Beste lan batzutako esperientzia ikusita, itzulpenek ate ugari edegiten dabezala ondo daki Atxagak, izan be, Obabakoak obra saritua 24 hizkuntzatara itzuli da argitaratu zanetik hona, eta obrea euren hizkuntzan irakurri leikien azkenak japoniarrak dira. Holan ba, ‘Soinujolearen semea’ katalanera, italierara eta frantsesera itzultzeko proiektuek aukera handiak daukiez. Daborduko iragarri geinke, beraz, arrakastea ziurtauta daukala Atxagaren azken obreak. Halan da be, hizkuntza askotara itzultzeak ez dau zertan ezer esan gura, izan be, merkatuan euskeraz topau geinke orain arte eta ahoz ahokoari kasu egiten badeutsegu, logela askotako gau-mahai ugaritan be bai.

Joseba Irazu Garmendia, Bernardo Atxagak pozik egoteko arrazoiak badaukaz, beraz. Obabakoen zikloari amaierea emon gura izan deutso narrazino laburrez osotutako bere azken lanagaz. Hurrengo zikloa noiz hasiko itxaroten egongo dira jarraitzaileak. Bitartean, Espainiako Narratiba Sari Nazionalaren azken erabagiak urten arte itxaron beharko dabe.

Atxapunte

Espainiako Narratiba Sariko epaimahaiak egunotan jasoko ditu Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ obrearen itzulpenaren kopiak. Atxagak badakiz sari honen antolakuntzearen nondik-norakoak, izan be, aurretik sari hori irabazitakoa da idazle ezaguna, ‘Obabakoak’ obreagaz hain zuzen. Barriro irabazle izateak ilusinoa egingo leuskiola autortu dau, batez be obra honegaz. Izan be, ‘Soinujolearen semea’k ziklo baten amaierea dakar, Obabakoak zikloaren amaierea. Eleberria aurreko lanetan oinarrituta dago eta laburpen antzeko bat egiten da obrearen 467 orrialdeetan.

Emondako azken datua ikusita edonok pentsau leike liburuak Bibliak beste orri daukazala, eta ‘Amaierarik Bako Istorioa’-gaz konparau geinkela. Orrialdeak orrialde, irakurleek oso harrera ona egin deutse ‘Soinujolearen semea’ri, eta argitaratu zanetik hona 14.000 ale saldu dira. Daborduko hirugarren edizinoa topau geinke liburu-dendetan, euskeraz.