Hegalabur solomoa, sisho berde arrozagaz
Zelan egin:
Lehenengo eta behin arroza egosiko dogu, irakiten 45 minutu euki behar dogu, ura gatza eta orio apur bategaz. Egosten danean, koladore batera atara eta ur hotzetatik pasauko dogu, egoste prozesua eteteko. Arroza erreserbau egingo dogu saltsea preparetan dogun bitartean.
Preparauko dogun saltsea, saltsa berdea izango da eta horretarako prest eukiko doguz oliba-orioa, berakatza, ardao zuria, arrain saldea eta txiki-txiki egindako perejila.
Behin arroza eta saltsa berdea daukaguzanean, biak nahastauko doguz arroza amaitzeko. Gauzak holan, hegalaburra faltako jaku amaitzeko. Hegalaburra hartu, gatza bota eta oliba-orio apur bategaz, sartagin baten hegalaburra erreko dogu.
Azken txanpan, arroza eta hegalaburra eginda daukaguzanean, lehenengo eta behin arroza jarriko dogu platerean eta gainean hegalabur solomo errea. On Egin
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Kaixo irakurleok, udea gainean daukagu eta beragaz batera denporaldiko produktu barriak; aprobetxau daiguzan sasoi bakotxean lurrak eta itsasoak emoten deuskuezan horreek.
Ortuan laster agertuko dira piper berdeak eta tomateak, Nafarroako frantsez porruak be hasi dira, sekulako loraldia danon gozamenerako.
Lurretik ez eze, itsasotik be badatoz barriak, Kantauri Itsasoan, txipiroiak, hegaluzea, hega laburra, salmoneteak, antxoak, txitxarroa...; Badaukagu ba udan zenbat gura arrain jateko. Guk hega laburra preparauko dogu arroz berezi bategaz lagundua, sisho berde arrrozagaz zehatz esateko; bere izenak dinoanez berdea da. Ikusiko dugu zelan egin, baina aurretik esan behar deutsuet arroz hau dietetika dendatan topauko dozuela.
Hegalabur solomoa, sisho berde arrozagaz
Osogaiak (lau lagunentzat):
Hega laburra egiteko:
- 800 gr. hegalabur solomo.
- Gatza.
- Orioa.
Errezetea osotzeko:
- 100 gr. arroza (sisho berde muetakoa).
- Ura, gatza, orioa.
- 50 gr. oliba-orioa.
- Berakatz ale bi
- 20 gr. ardao zuria.
- 20 gr. uruna.
- 100 gr. arrain saldea.
- Perejila.