Musikea  III. urtea // 61. zenbakia

Getxo & Blues 2004, Blues zaleon gozamenerako


Hilaren 12an, zapatuan, blues-soularen artista ezagunenetakoaren txandea izango da: Bobby Rush (Louisiana, 1940).

Rushek funk, folk eta gospel doinuakaz aberastu dau bere musikea eta makina bat garaikur irabazi ditu bere estilo personalari esker, bat aitatzearren, Urteko Jotzaile Onena, Living Blues Magazine aldizkari ospetsuaren eskutik jasotakoa. Getxon, Bobby Rush 8 musikarigaz agertuko da taula gainean.

Getxo&Blues jaialdiaren azken txanpan, Deborah Coleman artistak hartuko dau txandea, nazinoarteko emakume abeslari esanguratsuenetakoak.

Colemanen kitarra estiloak Jimi Hendrix, Buddy Guy, Freddie King, Albert Collins eta Larry Carlton artisten eragina dauka. Ahotsak, barriz, Chrissie Hynde, Pattie Smith edo Bessie Smith abeslarien inspirazinoa islatzen dau. Bere ibilbidean zehar, beste bost disko argitaratu ditu, "Should Be It" da azkena, zuzenean grabaturiko lehenengoa.

Urtero legez, gaueko 21:30etan hasiko dira kontzertu guztiak Algortako Portu Zaharreko karpan eta ez ahaztu dobanekoak izango dirala.

Bizkaie!

Bagilaren 11tik 13ra, Getxo & Bluesa, musikearen aberastasuna erakutsiko daben estilo desbardinen erakustoki izango da, aurten be.

Aurtengo proposamenak Bobby Rush blues-soul musikearen ereduaren mailako artistak bilduko ditu; Deborah Coleman abeslari, kitarra jole eta musikagilea eta Eric Sardinas Delta Blues eta rock hegoaldetarra buztartzen dituan kitarra jolea, besteak beste. Programea osotzeko, Victor Aneiros Blues Band taldeagaz be gozetako modua izango da.

Victor Aneiros buru dauan taldearen kontzertuak emongo deutso hasikerea jaialdiari, bagilaren 11n.

Ferroleko kitarra jolea estadu mailako bluesaren beteranoa da eta 80ko hamarkadatik Blancanieves, 39 escalones, Acceso Norte eta bestelako rock taldeakaz ibili da. Era berean, makinatxu bat blues jaialditan parte hartu dau; hainbat aldiz B.B. King, Buddy Guy eta Raimundo Amador artista ospetsuakaz be emon ditu kontzertuak. Musikari galiziarrak "Live in Montreux" bere azken laneko kantuak eskainiko ditu Getxon. Artistearen jaioterria, Galizia oinarri daben kantuak eta Rory Gallagher, Steve Ray Vaughn eta Otis Rush musikarien lanen bersino elektrikoak jaso dira diskoan.

Eric Sardinasen txandea izango da ondoren, nazinoartean gero eta arrakasta handiagoa lortzen dagoan blues gizona.

Beronen doinuak estilo asko buztartzen ditu, Delta Bluesa (Charley Patton, Son House, Robert Johnson, Skip James, Bukka White...), country-bluesa (Barbecue Bob, Blind Willie Mctell), Chicago bluesa (Elmore James, Howlin' Wolf, Muddy Waters, Otis Rush, Albert king...), Texaseko bluesa (Lightining Hopkins, Johnny Winter) eta 60 eta 70 hamarkadetako Hegoaldeko rocka, besteak beste. Jimi Hendrix artistearen eta Led Zeppelin talde ospetsuaren eragina be argi eta garbi igarten jako. Orain arte ondoko diskoak argitaratu ditu: "Treat Me Right" (1999), "Devil's Train" (2001) eta "Black Pearls" (2003).