Zinea  III. urtea // 61. zenbakia

Bush-en kontrako filma AEBko zine aretoetan ikusi ahal izango da


“Ikusi beharra dago”

Moore-k ez dau ostendu gura Bush-en kontra daukan jarrerea. Hori dala eta, gatx-gatxa izan jako dokumentala estreinetako beharra bideratzea. Akordioa jadetsi ahal izateko, Weinstein anaiek Disney-ri ostera be erosi behar izan deutsiez filmaren eskubideak. Horren truke 6 milioi dolar pagau dabela aitatu da.

“Fahrenheit 9/11” dokumentalak Irakeko gerrea eta George W. Bush-ek Saudi Arabiako familiarik aberatsenakaz nahiz Osama Bin Laden-en familiagaz daukazan loturak aztertzen dauz.

Liongate-ko zuzendari nagusiak, Jon Feltheimer-ek, adierazo dau lan hau ikusi beharreko pelikulea dala. “Polemikea apur baten ahaztu behar da, harik eta Michael Moore-ren lana ikusi arte, zuzendari honek egindako film guztiak on-onak izaten dira eta”.

Joseba Terreros

Presino guztiak gainditu eta gero, Michael Moore-ren "Fahrenheit 9/11" dokumental polemikoa bagilaren 25etik aurrera izango da ikusgai AEBetan.

Cannes-ko Urregorrizko Palmorria irabazi dauan pelikulea azkenean ikusi ahal izango da Miramax estudioetako arduradunek eta IFC Films nahiz Lions Gate Entertainment konpainiek lortutako akordioari esker.

AEBetan egin beharreko estreinaldia kolokan egon da Miramax taldearen jaubeak, Dinesy-k, dokumentala erakusteko ezezko biribila emon ebalako, filmaren edukia hauteskunde urte baterako lar politikoa zala argudiatuz.

Moore-k adierazo eban zemendiko hauteskundeen aurretik estadubatuarrek pelikulea ikustea gura ebala.

Cannes-en Urrezgorrizko Palmorria irabazita, "Fahrenheit 9/11" izan da historian sari hau jaso dauan bigarren dokumentala.