Musikea  III. urtea // 61. zenbakia

Fermin Muguruzak eta Ladinamok babes zabala jaso dabe


Gauzak holan, gizarteko sektore desbardinetako 200 lagunen babesa jaso dabe Fermin Muguruzak eta Ladinamo Alkarteak baina zaparradea ez da amaitu, izan be, http://www.ladinamo.org/apoyo helbidean sinatu daiteke eraso honen kontrako agiria.

Daborduko asko dira izena eta babesa emon dabenak eta izen batzuk baino ez doguz aitatuko: Bernardo Atxaga, Manuel Rivas, Ruper Ordorika, Jabier Muguruza, Kuraia, Sagarroi, Anton Reixa, Luis Eduardo Aute, Manu Chao, Fernando Leon de Aranoa, Julio Medem, Pilar Bardem, Iciar Bollain, Tristan Ulloa, Alberto San Juan, Aitana Sánchez Gijón, Elena Anaya, Achero Mañas, Iñaki Gabilondo, Gaspar Llamazares, Eduardo Madina...

Bizkaie!

Kultur sortzaile, kazetari, politiko eta beste jende ugariren babesa jaso dau Ladinamo kultur alkarteak, Madrileko Autonomia Erkidegoak zabaldu deutson espedientea dala-eta. Madrileko Autonomia Erkidegoak Fermin Muguruzak Rivas-Vaciamadrid herrian maiatzaren 22an emon behar eban kontzertua galazo egin eban baina EZLNren sorreraren 20. urteurrena eta mobimentu zapatistearen 10. urteurrena ospatzeko preparautako kontzertuaren antolatzaileak, Ladinamo Elkarteak ez eban bertan behera itxi emonaldia eta 3000 lagun baino gehiago sartu ziran aretoan. Orain, barriz, baimenik barik kontzertua bertan behera ez ixtearren 6.000 eta 50.000 euro bitarteko multea jaso leike Ladinamok.

Jaialdiaren bezperan heldu jaken kontzertua bertan behera ixteko agindua Ladinamoko arduradunei. Kontzertuak 'gure Konstituzinoak defendiduten dituan balioak eta bizikidetza arauak urratu leikezala' ekarren, besteak beste, Madrilgo Gobernuak bialdutako aginduak. 'Tristea da agintarien pentsamoldetik apur bat urruntzen diran ekimen kulturalak aterpetzen dabezan espazioak behin eta barriro defendiduten ibili beharra'>, adierazo dau Javier Corcuera zinemagileak ('La espalda del mundo'-ren egileak), Ladinamok jasotako babesen barri emoteko eginiko agerraldian. 'Agiria sinatu dogun kulturgileok ez dogu holakorik onartuko. Fermin Muguruzak berak adierazo izan dau Madrilekoa sekulako garaipen artistiko-politikoa izan dala.

Ladinamo Elkarteak jakinarazo dauanez, kontzertua galazoteko Madrileko Autonomia Erkidegoak jarritako arrazoia, hau da, Konstituzinoak agindutako alkarbizitzarako balore eta arauak urratzea hain zuzen be, surrealistea eta bape erantzukizunik barik hartutakoa da. Elkartearen esanetan, erabagi politiko argia izan da askatasunaren eta kulturearen kontra hartutako erabagia hain zuzen be.