Ardaoa zelan jagon
Orain arte aitatutakoak gorabehera, ardaoaren ezaugarriak hobeto gordeko dituan leku naturalena lur azpian dago, eta horrexegatik upeldegi edo bodega asko lur azpian dagoz; horren erakusgarri, Araba Errioxako Biazteri herriaren azpialde guztia tunelez josita dago, ardaoz betetako tunelez josita hain zuzen be, eta aitatzeko modukoa da herri barruan autoak sartzea guztiz galarazota dagoala lurjausiak ebitetako.
Halan da guztiz be, azken boladan, merkatuan gero eta gehiago ikusten dira armairu klimatizatuak, eta oso onak dirala esan behar dot. Armairu horreetan norberak graduetan dau gura dauen hezetasun mailea eta tenperaturea. Dana dala, tramankulu horreen prezioa eta mantenimendua karuegia da oraindino.
Azkenik, oso garrantzitsua da aretoa garbi eta behar dan moduan ordenauta eukitea.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.
Ardaoa gordeteko eta zahartzeko areto edo txokoa ondo eta baldintza onenetan eukiteko, arau batzuk hartu behar dira kontuan. Lehenengo eta behin, pentsau behar dogu bizia dauen produktua dala ardaoa eta, halakotzat, jaio, bilakatu eta hil egiten dala. Gure helburua ardaoa une egokian edatea izango da. Ardaoa gero eta zaharrago orduan eta hobea dala entzun izan dogu sarri, baina mito hori baztertzea komenidu da, azken baten, ardaoen kasuan be gitxi diralako 20 urte baino gehiago irauten dabenak, eta zahartzeko ahalmena dauen ardaoa ez badogu ondo jagoten, gitxiago izango dira ondo zahartuko diranak.
Urteko ardao zuriak (berbarako txakolinak), ardao apardunak, gorriak edo urteko ardao baltzak urtean edan behar dira, eta ez dauka ezelako oinarri logikorik ardao horreek gordetea, apurka-apurka bizitasuna galtzen joango diralako eta bakotxaren ezaugarriak (freskotasuna, garraztasuna edo kolorea) galtzen doazelako geldiro-geldiro.
Hona hemen zahartzeko onak diran ardaoak ondo mantentzeko beharko doguzan baldintzak eta, batez be, ardao horreek gordeteko aretoaren ezaugarriak:
Hezetasuna: % 70-75eko hezetasuna nahitaezkoa izango da, era horretara, kortxoa sikatu ez daiten; kortxoa sikatu edo usteldu ezkero, ardaoa lurruntzeko arriskua dago eta ganera, botila barrura oxigenoa sartu eta ardaoa ozpindu egin daiteke. Hezetasuna handiagoa bada, mikroorganismoak kortxoan kokatuko dira eta lizun eta hezetasun usaina emongo deutsie ardaoari; horrezaz ganera, hezetasun maila handi horrek botilearen etiketeari be kalteak eragin leikioz. Hezetasun maila handitzeko erremedio ona izaten da komenigarriena izaten dan harezko lurra noizean behin ureztatzea, baina kontuan hartu behar da lurraren materialak ura iruntsi egin behar dauela, bestela putzuak sortu eta ura usteldu daitekelako, behar ez doguzan usainak erantsiz.
Botilak etzunda euki behar dira, era horretara, kortxoa bustita egongo dalako, ez da sikatuko eta ez dau elastikotasunik galduko; beste alde batetik, lehen be esan dogu kortxoa sikatzearen edo usteltzearen ondorioz, barrura oxigenoa sartzen bada, ardaoa gaixotzeko edo alperrik galtzeko arrisku handia izango dala.
Tenperaturea: 12-14 gradukoa izango da eta tenperatura horri eusten ahaleginduko gara urte osoan zehar, negu eta uda partean aldaketa nabarmenik barik. Gogoan euki behar da aitatutakoa baino tenperatura altuagoetan eboluzino arina eukiten dauela ardaoak, eta teperatura bajuagoetan, ostera, astiroago bilakatuko da.
Bibrazinorik ez dau behar ardaoak: ardaoari nasaitasuna gustetan jako, bibrazinoek kalte handia egiten deutsie ardaoari.
Giro garbia behar da eta hatsak baztertu: komenidu da noizean behin aretoa apur bat aireztatzea, batez be zarratu usain edo hatsik egin ez daiten; ez da komenidu ardaoa daukagun aretoan beste elikagai edo produktu batzuk gordetea: kipulak, berakatzak, pinturak, gasolioa, disolbakariak eta bestelakoak gordetea; izan be, produktu horreen usain edo hatsek ardaoa kutsatzeko arriskua dago. Gaiaren harian, ohikoa da ardaoak etxeko garajeetan gordetea eta hori be ez da bape ona, kontuan hartuz, egunero kotxea arranketan dogunean, CO2 kutsagarria aireratzen dala ardaoa bera be kaltetuz edo kutsatuz.
Iluntasuna. Eguzkiaren izpiek, izpi ultramoreek kalte handia egiten deutsie ardaoari eta ardaoa gordeteko aretoan erabiliko dogun argi artifiziala potentzia edo indar txikikoa izatea gomendatzen da.