Jan-edanak  III. urtea // 60. zenbakia

Elikagai prijiduak preparetako aholkuak (II)


Orioa ondo prijiduteko kontseju batzuk

- Orioa ez da su-bizian berotu behar, astiro baino.

- Ez deutsagu itxi behar orioari kea botaten. Kea botateak tenperatura kritikora ailegau dala adierazoten dau, hau da, orioa transformetan dan tenperaturara.

- Orioa erabili eta gero filtrau edo iragazi egin behar dogu, geratu jakozan elikagai hondakinak kentzeko. Bertan geratzen diran elikagai-hondakinek orioaren degradazinoa bizkortu egin leikie.

- Ohar guzti honeek kontuan euki badira, oliba-orio bera 5-6 biderrez erabili daitekela esaten da, baina gitxiagotan erabiltea gomendagarriagoa da (2-3 bider inguru).

Beste konseju batzuk

- Ez da gomendagarria erabilitako orioa eta orio barria nahastea.

- Ez da gomendagarria oliba-orioa eta hazien orioak ontzi berean nahastea. Honen arrazoia hurrengoa da: oliba-orioak hazienak baino tenperatura altuagoak jasaten dauazanez, nahastauta badagoz ez dogu argi ikusiko hazien orioa noiz hasten dan kea botaten eta transformetan; beraz, ez gara hain adi egongo eta leitekeena da gu konturatu barik –eta ebitetako neurririk hartu barik- hazien orioak transformazino handia jasatea.

- Orioa kea botaten hasi bada, gomendagarriena orioa hori botatea da.

- Oriotan bitsa dagoenean edota orioaren biskosidadea handiagotu egin danean, kanbiau egin behar dogu. Transformazino honeek osogai polimerizatuak sortu diralako izaten dira. Kolore iluna ipini jakonean be kanbiau egin behar da (kolore aldaketa oxidazioaren ondorioz sortutako produktuakaitik da).

- Oriotara botako doguzan elikagaiak ahalik eta sikuen egon behar dabe, urak orioaren degradazinoa bizkortu egiten dau eta.

- Arrain urdina prijiduten badogu, gehiagotan aldatu behar dogu olioa. Arrain urdinak azido linoleikoa deitzen dan koipe insaturatua dauka eta hau oso errez alperrik galtzen da prijidukeran, eta ondorioz, baita orioa bera be. Arrain urdina arrautza-urunetan pasetan badogu, prozesu hau gitxitxoago emoten da. Halan da be, badakizue, arrain urdinen kasuan hobeto da orioa gehiago kanbietea.

- Sartenean prijidutean, orio gitxiago erabilten dogunez, errezagoa (eta merkeagoa) suertetan jaku frijigailuan baino sarriagotan orioa aldatzea. Frijigailuaren kasuan, etxeetan daukaguzanak 1-5 litro orio bitartean hartzen dabez eta zuhur ibili behar dogu orain arte esandako guztiagaz. Jatetxeetan erabilten diran tramankuluek 3-50 litro bitartean hartzen dabez eta honeetan be kontrola “begiz” egiten da (gatxa dalako kasu honeetan laborategiko metodoak erabiltea). Frijigailu industrialek, ostera, 400-2000 litro bitartean daukiez. Gehienetan elikagai bakar bat preparetako erabilten dira eta laborategietako metodo analitiko zuzenak erabilten dabez orioen kalidadea kontroletako. Datu bitxi moduan: industrian erabilten diran orioen egonkortasuna (100 gradutara) 60 ordukoa izatea eskatzen da eta kea atarateko puntua (orioaren kalidadea gitxitzen hasten dan puntua) 200gradutakoa izan behar da gitxienez.

- Orioa sartenean edota frijigailuan badaukagu eta ez badogu erabilten, ilunetan eta ahalik eta zarratuen (frijigailuaren tapea bajatuta) mantendu behar da, argiak eta aireak orioa degradau egiten dabe eta.

Larraitz Artetxe Arrien,
Dietetika eta Elikaduran Diplomatua,
Nutrizino Hezitzailea.

Kaixo irakurle. Aurreko atalean orio mueta desbardinak aitatu genduzan eta oliba-orioa prijiduteko onena dala be esan genduan. Orain, barriz, elikagaiak prijiduta preparetako aholku batzuk ezagutuko doguz.

Odoleko kolesterol maila altuak daukiezan personek eligai prijiduak ebitau behar dabez?

Sarritan aitatu doguna ondo gogoratu beti: kolesterola animalietan bakarrik dago, hau da, esnearen koipean, arrautzearen gorringoan eta okelearen koipean (baita hestebeteetan be). Arrainek ez daukie kolesterolik eta ganera koipe poli-insaturatuak daukiez. Orioak landaretik eratorritakoak dira eta beraz ez daukie kolesterolik.

Odoleko kolesterola zaindu gura badogu hurrengoa kontuan euki beharko dogu:

- Prijiduko dogun elikagaiak berak zenbat kolesterol daukan (lebatza edo penkak edo azelgearen orri-maminak prijiduko badoguz, honeek ez daukie koiperik ez kolesterolik) eta egun horretan edo aste horretan kolesterol gehiago daukien elikagaien zenbateko kantidadea jan dogun errebisau (gogoratu dietetika beti oreka kontua dala: batetik ipini ta bestetik kendu).

- Odoleko kolesterola kontroletan laguntzeko, dietan ez dogu energiaren % 30 koipe baino gehiago jan behar eta honek esan gura dau koipe kantidadea kontrolau egin behar dogula: orioak, larregi hartzen ez dogun bitartean, kolesterola bajetan lagundu ahal deusku, beraz, elikagai prijiduen kopurua be kontrolau beharko dogu.