Jan-edanak  III. urtea // 60. zenbakia

Sei milioi hektolitro ardao gehiago Europako Batasunean


 Eslovenian ardaoa produziduten daben hiru eskualde dagoz. Bata itsasaldekoa, Primorski izenekoa, Italiatik hur. Ipar-ekialdean, Austriatik hur, beste bat eta hirugarrena hego-ekialdean Posavski izenekoa.

 Eslovakian 17.000 hektarea inguru mahasti dagoz, batez be hegoaldean, hego-ekialdean eta hego-mendebaldean. Bertan, sei eskualdetan produziduten da ardaoa: Karpato Txikiak, Hegoaldeko Eslovakia, Nitra, Erdialdeko Eslovakia, Ekialdeko Eslovakia eta Tokay Eslovakoaren eskualdea.

 Txekiar Errepublikan, munduko garagardao konsumitzaile handienean, kalidade handieneko ardaoak egiten dira, Moravia eta Bohemia.

 Txiprek, bestalde, ardaogintzan munduko tradizinorik zaharrenetarikoa dauka. Bertan, mahastiak Troodos mendian dagoz, itsasotik 1.300 metrora.

 Azkenik, Malta; 200 hektarea mahasti baino ez daukaz bi irla nagusien (Malta eta Gozo), ipar eta ipar-ekialdean. Bertako ardaogintza oso lotuta dago San Juan ordenaren zaldunekaz, izan be, eurak bultzatu eben ardaogintzea lurralde honeetan meza-ardaotarako.

Imanol Sarasola Ormazabal,
Enologoa

 Europako Batasunean sartu-barri diran herrialdeetatik, 2003-2004 urtean 6 milioi hektolitro ardao gehiago joango dira Europako Komunidadeko ardao sarreretara.
Gehien produziduten dauana Hungria da, 3’8 milioi hektolitrogaz. Hungriak asko produziduteaz gan, nazinoartean ezagunenetarikoa dan jatorrizko izendapena dauka: Tokay. Ardao gozoa da eta XVI. mendetik dator. Bodegarik ezagunena Oremus da, Hungrian Vega Siciliak daukan bodegea hain zuzen be.

 Ganerako herrialdeek osotzen dabe produkzinoaren beste erdia:

- Eslovenian 671.000 hektolitro produziduko dira aurten, igaz baino % 25’4 gitxiago.
- Eslovakiak 540.000 hektolitro produziduko ditu, igaz baino % 62 gehiago.
- Txekiar Errepublikak 510.000 hektolitro, igaz baino % 10 gehiago.
- Txiprek 400.000 hektolitro, % 67 gehiago
- Maltak 70.000 hektolitro, % 13 gehiago.