Musikea  III. urtea // 59. zenbakia

Euskaldunak Primavera Sound Jaialdian


Informazino gehiago:

http://www.primaverasound.com

Sarrerak erosteko: 902-888902 eta ticktack-ticket.com helbidean.

Beste alde batetik, ez ahaztu Festimad Jaialdia, maiatzaren 28an eta 29an izango dala Madrilen, besteak beste, Patti Smith, Pixies, Ben Harper eta Korn taldeakaz.

http://festimad.es

Gotzon Uribe

Datorren eguenetik domekara bitartean Bartzelonan Primavera Sound jaialdi erraldoia izango dogu. Hiru egunetan zehar nazinoarteko 100 musikari eta talde baino gehiago ikusteko aukerea izango da, bakotxa formatu eta propio aukeratutako eszenatoki berezietan. Euskal Herritik jente ugari joaten da jaialdi honetara eta aurten be batzuk ez dane hutsik egingo. Benicassim edota Festimad moduko jaildiakaz konparauta, honek kutsu uritarra dauka.

Nazinoarteko hainbat talde garrantzitsu izango dira bertan, besteak beste, Pixies, Pj Harvey, Primal Scream edota Wilco amerikarrak. Taldeen zerrenda horretan, euskal artistak be izango dira. Azken urteotan be hainbat euskal musikari izan dira jaialdian joten eta igaz Audience talde gernikarra bertan izan zan bere disko barriko abestiak aurkezten. Aurten, Bartzelonan ez da faltako euskal ordezkaritzea; Ruper Ordorika kantaria barikuan izango da bertan talde osoagaz. OƱatiarrak "Kantuok jartzen ditut" lan barria plazaratu ebanetik pasau dira hilabete batzuk eta euskal eszenatokietatik aparte Ruper peninsulako hainbat lekutan ibili da. Leku horreetako bat Catalunya dogu, izan be, haren musikeak jarraitzaile asko daukaz; bestetik, zapatu gauean Atom Rhumba talde bilbotarraren txandea izango da, bezperan Madrileko Festimad jaialdian jo ondoren. Bitxikeria legez, jaialdi bietan egongo dan talde bakarra izango da Atom Rhumba. Euskal Herrian ez eze, kanpoan be sekulako erantzuna dauka taldeak eta Primavera Sound Jaialdian laugarren diskoko kantuak aurkeztuko dabez, "Backbone Ritmo" diskoko kantuak hain zuzen be. Ez ahaztu, garagarrilaren 14an Bilbon be teloneru izango doguzala, David Bowie handiaren teloneru.

Euskal taldeen parte hartzeagaz jarraituz, Durangaldeko Yakuzi taldea be bertan izango da. Honeek formatu txikiko aretoan joko dabe Poble Espanyol azpian dagoen Mercat de las Flors gunean; hor kontzertuez gan, disko eta erropa merkatu bat be izaten da. Taldeak egunotan aurkeztuko dau bere bigarren lana; durangarren abestiak post-rock estilokoak dira, hau da, intensidadez eta soseguz beteriko rock musika estilokoak. Bestetik nafarroatik Las Perras del Infierno taldea be taula gainean ikusiko dogu. Hiru neska eta mutil bateria jole batek osotzen daben taldea dugu berau. Estetika zaindua eta punk-rock doinuak dira nagusi IruƱeako talde gazte honen abestietan.