Antxina-barri  III. urtea // 59. zenbakia

Santxo Gartzia IV.a Peñaleneko


Bitartean, Nafarroako Erregeak beste arazo bateri eutsi behar izan eutson: Zaragozako errege musulmana zan Almuetadiren kontra egin behar izan eban honek ez ebalako onartzen Nafarroako erregeari emon behar eutsozan diruak emotea. Arazoa Aragoi, eta Nafarroako Erregeek Zaragozako musulmanakaz adostutako hitzarmenaren bitartez lortu zan.

Erresumea bakean zalarik, Erregeak barriro be ekin eutson barruko kontuak konpondu eta sendotzeko asmoari. Nafarroan sasoi honetakoa da, esate baterako, Europa guztirako benetan garrantzitsua izan zan Clunytik etorritako fraileen zabalkundea.

Baina inguruko erreinukaz izandako hainbat arazo izanda be, Erregearentzako arazo larriena etxean bertan egoan: Ramon eta Ermesinda bere anai-arreba ziranak anai nagusiaren enbidiaz, erregea eta anaia zanaren kontrako ekintzea pentsau eta hau engainuz eta guzurrez basora eroan eta Peñalen izenagaz ezagutzen zan atx haundian egozala sakatu eta trokan behera bota eben, bertan hilda geratuz; Santxo Gartzia IV.a Peñaleneko ezinez ezagutua izango zan ordutik aurrera.

Erregearen hilketeak barriro be Nafarroaren galerea ekarri eban. Ondorio moduan Gaztelako Erregea zan Alfonso VI.ak mendebaldeko hainbat lur hartu ebazan, besteak beste, Bizkaia eta Errioxa eta Gipuzkoako zatiren bat be bai antza danez. Ganerako lurrak, Aragoiko Erregea zanaren kontrolpean geratu ziran.

Asier Madarieta,
Abertzaletasunaren Museoko Teknikaria

Azken aldi honetan hainbat alkarte eta erakundek euskaldunon nafartarsuna aldarrikatzen dabiz. Hau dala eta Burgoseko Oñan eta beste hainbat lekutan Nafarroako Erresumea izan zanekoa oroitu da.

Nafarroako Erresumearen historia azaltzeko ezelako asmo barik, goazen hurrengo lerroetan euskaldun asko batu gintuanaren historiako atal edo zatitxu bat ezagutzera, 1076. urtean Peñalen inguruan Santxo Gartzia Erregea hil ebenekoa.

Nafarroako erregearen hilketea 1076ko bagilaren 4an izan bazan, jazotakoa aitzeko urte batzuk arinago pasautakora jotea komeni da, urte horretan Nafarroan bertan eta inguruan ziran beste erresuma batzuk bizi eben giro eskasa ezagutzeko. Kontua da urte horreetan zehar eregi barriak ziran erresumak euren lekua topau guran ebiltzala, hau da, erregeen agintea indartu eta erresumearen etorkizuna bermatzeko, lurraldeak behar ziran eta Iberiar Peninsulea alde batetik Gaztelakoak, musulmandarrak, aragoitarrak eta erdian nafarrak egozan erresumen arteko tira-birak ugaltzen joan ziran. Ganera danon buru eta gogoetan oraindino mantentzen ziran beste sasoi batzuetan Nafarroako Erresuma handiak lortutako indarra eta boterea. Beraz zer amestu bere baegoan. Holan ba oraindino mende askotan zehar, kristinautasunaren izenean musulmandarren kontra egindako ahaleginak ez ziran izango garrantzitsuenak, kristinauak eurek euren arteak izandako nahaste eta arazoak baino.

Nafarroako Erregea zan Gartzia V.a gerran hil eben. Bere anaia zan Gaztelako Erregeak Najeran lurperatzea agindu eban, Nafarroa eta Gaztelako Erresumen arteko muga Ebro ibaian ezarriz.

Gartzia V.a hila zala eta, bere semea izentau eben oinordeko. Antxinako paperetan agertzen danaren arabera, Atapuerca inguruan egoan bere aitak ezarritako kanpamentuan bertan “altxau” eben erregetzarako agintari barria. Holan ba, Santxo Gartzia IV.ak hartu eban Nafarroako Erresumearen agintea. “Zintzoa” ezizenagaz aitatzen bada antxinako paper batzutan errege hau, azkenean “Peñaleneko" ezizenagaz egin jaku ezagunagoa, zelan hil zan gogoratuz.

Errege barriak asko estimetan eban bakea eta bere aginteko lehenengo urteak pakean joan ziran. Ez eban ezelako arazorik izan bere osabak ziran Gaztela eta Aragoiko erregeakaz, eta bere asmorik handiena barruko kontuak konpontzea izan zan. Batez be monastegiak sortuz eta egozanak indartuz.

1057. urtean Leire monastegia barriro zabaldu eban, barrizteko lan garrantzitsuak amaitu eta gero. Baina bakeak ez eban asko iraun: 1063. urtean Ramiro Aragoiko Erregea hil zan eta handik lau urtera Fernando I.a Gaztelako Erregea. Azken honek erreinua bere bost seme-alaben artean banandu eban. Baina neba-arrebek ez ziran bat etorri aitak egindako banaketeagaz: batez be Gaztelako Santxo, hildako erregearen seme nagusiak ez eban ondo ikusi lur guztien buru ez geratzea eta neba-arreben kontrako gudak hasi ebazan. Neba-arreben kontra hasi baino lehenago, Nafarroa hartzeko asmoa agertu eban eta gudariak hartu eta bertora ingurau zan. Nafarroako erregea ezuztean hartu eta alde egin behar izan eban: Erreinua galduta ikusirik Santxo Gartzia IV.a Nafarroako Erregeak, Aragoiko Erregea zan Santxo Ramirez bere lehengusuari laguntzinoa eskatu eutson eta biak bat eginda Gaztelakoaren kontra burrukan egin eben, azkenean garaipea lortuz. Orduan, Gaztelako erregeak Nafarroa beregan hartzea galdutzat emonaz beste anai-arreben kontra hasi eta aurrez-aurrekoetan hil zan.