Jan-edanak  III. urtea // 59. zenbakia

Perretxikoen errebueltoa


Zelan egin:

Preparazinoa ez da oso gatxa, kontuan hartu behar dogun gauza bakarra momentuan egitea da. Beraz, horretarako osogai guztiak prest eukiko doguz ezertan hasi aurretik. Osogaietatik aparte, jatekoa pegetan ez jakon zartagin bat, egurrezko koilara bat eta errebueltoa atarateko plater sakon bat; ez ahaztu, errebueltoa egin eta segiduan zartaginetik atara behar dala, gehiago egosi ez daiten.

Beraz, dana prest daukagunean, jateko ordua hur dagoanean, errebueltoa preparetan hasiko gara. Horretarako, zartagina oliba-orioz jarri sutan eta txiki-txiki egindako berakatza gaineratuko dogu. Su bajuan dogula zartagina, perretxikoak botaten joango gara, banan banan hatzamarrakaz zatituz. Erditik b edo norberaren gustoaren edo perretxikoen neurriaren arabera.

Dana zartaginean apurka-apurka egiten itxiko gatz apur bat bota ostean, taparik barik, ura ebaporau daiten.

Perretxikoa prest dagoala ikusten dozuenean, arrautzea botako dogu perretxikoen gainera su motelean, koilarearen laguntzaz mobiduten joango gara errebueltoa egin arte. Errebueltoaren puntua, arrautza likido egoeratik, solido egoerara pasetan danean eukiko dogu baina apur bat bat arinago ataratea komeni da platerera, izan be, bere beroagaz amaitzen da prozesua. Horregaitik ataraten dogu errebueltoa platerera eta irabiatzeari itxi barik, tenperaturea apur bat bajatu arte. Azkenik, errebueltoa platerean daukagunean txiki-txiki egindako perejila bota eta prest eukiko dogu jateko.

Esan beharrik be ez dago baina oso aproposak dira piper berde prijiduak errebueltoagaz jateko. ON EGIN.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, laster dogu onddoen udako denporaldia, bagilaren lehen hamabostaldia eta garagarrila dogu beraien denboraldia udan. Baina orain bete betean gagoz perretxikoen boladan, eta ezin dogu ahaztu; beraz, oraingoan perretxikoak landuko doguz gure suetean. Perretxikoei buruz esan behar dogu, lasai asko jan geinkezala, urteko lehen perretxikoa baita eta ez dago antzeko perretxikorik pozoiagaz. Perretxikoa erderaz 'seta de Orduña' legez ezagutzen dogu eta bere izen zientifikoa Calocybe gambosa da, euskaraz perretxikoa edo eta zuza. Perretxiko oso usaintsua da eta aldi berean oso fina eta digestio-laguntzailea gure gorputzerako, beste perretxikoen ondoan. Hain dira finak, onddoak bezela, gordinik be jan geinkezala, normalean ensaladan jan daitekez fin ebagita. Jateko beste era bat zartaginean sueztiturik izan daiteke, eta guk orain landuko doguna arrautzakaz egindako errebueltoa.

PERRETXIKOEN ERREBUELTOA

Osogaiak lau lagunentzat:

 400 gr. perretxiko.
 30 gr. oliba-orioa
 Berakatz-atal bi.
 Gatza.
 Perejila.
 Hamar arrautza.