Musikea  III. urtea // 58. zenbakia

Ortophonk gazteizatarren 2. diskoa plazan


Ortophonk taldearen hurrengo kontzertuak:

- BaraƱainen, bagilaren 11n.
- Laudion, garagarrilaren 3an.

Bizkaie!

Bigarren diskoaren zuzeneko aurkezpena oraintsu izan zan Iruneko Tunk aretoan eta bertara hurreratu ziranak pozik joan ziran etxera bueltan. Erritmo beroak lantzen ditu taldeak eta funk taldetzat be jo daiteke. Hori bai, soinu desbardinen fusinoa be bada euren musikea, izan be, funk, jazz, latin, house, hip hop zein soularen eragina nabarmena da. Ortophonk taldeko kideen esanetan, musika baltza eta musika latinoa dira taldearen oinarria, batez be, Jamens Brown, P-funk, Idrid Muhamad, Tom Jobim, Stevie Wonder, Mongo Sanat Maria, Ray Barreto, Deodato, Headhunters edota Herbie Hancock lako talde eta bakarlarien eragin argiagaz.

Ortophonk orain lau urte sortu zan Gasteizen eta ibilbide laburrekoa izan aarren, euskal musikagintzan lekua hartu dabela esan daiteke. 2001ean Euskal Talde Onenaren Saria irabazi eben Bilbo Hiria Pop Rock Lehiaketan eta 2003an lehenengo diskoa aurkeztu eben.

Gaur egun, zazpi kidez osotutako taldea da Ortophonk: Ivan Pacheco kitarra jolea, Nando de la Casa teklatu jolea, Raul Romo saxo jolea, Mikel Parrucho Dj beharretan, Victor Garcia de la Torre perkusino jolea, Dani Foronda baju jolea eta Hasier Oleaga bateria.. Musikari gazteak baina esperientzia handikoak danak, izan be, Betagarri, Ruper Ordorika, Mikel Laboa, Itoiz, Doctor Deseio, 21 Japonesas, Potato edo Sant Pau 44 lako taldeetan ibilitakoak dira.