Kulturea  III. urtea // 58. zenbakia

Elhuyarrek euskara-frantsesa/frantsesa-euskara hiztegi barria kaleratu dau


Bestalde, Elixabete Etxeberriak hiztegi baerrian lan egin daben lagunak izan ditu gogoan, hau da, Ainara Ondarra erredakzino-laguntzailea, Gexan Alfaro zuzentzailea, Amaia Astobiza, Sagrario Barandiaran, Antton Gurrutxaga eta Alfontso Mujika laguntzaileak, Mari Susperregi tratamentdu informatikoaren arduraduna eta Mari Karmen Urdangarin maketazino arduraduna.

Horrezaz gan, hiztegia egiteko oinarritzat hartu dabezan zenbait lan eta hiztegi aitatu ditu Etxeberriak, besteak beste, Piarres Xarriton eta R.M. Azkueren hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, Ibon Sarasolarena edota UZEI erakundearena.

Bon

Elhuyar Fundazioak "Dictionnaire Elhuyar Hiztegia" euskara-frantsesa/frantsesa euskara kaleratu dau, Elkar argitaletxearen eskutik. Lexiko arrunta eta teknikoa biltzen dau, 42.000 sarrera, 55.000 adiera, 1.000 adibide eta egitura gramatikal eta esapideakaz. Ganera, Frantziako, Espainiako eta munduko leku-izenak eta gramatikako zenbait gai jasoten dituan 50 orrialdeko eranskin bat be eskaintzen dau. Hiztegiaren 3.000 ale argitaratu ditu Elkarrek.

Elhuyar Fundazioko zuzendari nagusi Itziar Nogeras, Elkar argitaletxeko Txantxotx Mendia, hiztegiaren zuzendari eta koordinatzaile Elixabete Etxeberria eta erredakzio lanaz arduratu daen IƱaki Pikabea izan ziran Bilboko Bidebarrieta Liburutegian egindako aurkezpenean.

Elhuyarrek hiztegi elebidunak argitaratzeari ekin eutsonetik zortzi urte pasau dirala aitatu dau Nogerasek, eta, ordutik hona, pausu garrantzitsuak egin dirala euskal hiztegigintzan, Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua, besteak beste. Bere esanetan, Elhuyarrek be, lehen pausu handi haren ondoren, beste batzuk egin ditu, hiztegi elebidunei eta euskara-hiztegiei jagokenean, beti be, hasikerako haretan oinarrituta eta Hiztegi Batuaren ekarpena txertatuta.

Zazpi urte pasau dira, bestalde, Piarres Xarritonek Xabier Kintanaren 2000 Eskola Hiztegia Iparraldeko egoereari egokitu eta Elkarrek argitaratu ebanetikk. "Ordutik, euskerearen egoerea aldatu eta areagotu egin da hainbat arlotan, euskeraz gero eta gai gehiago lantzen dira, eta, ondorioz, erabiltzaileen eskakizunak be areagotuz joan dira", Nogerasen ustez.

Eskakizun horreen artean, euskara-frantsesa hiztegi elebidun osotuago eta gaurkotuago baten beharra ikusi zala nabarmendu dau. Helburua Elkarrek eta Elhuyarrek hitzartu eta finkatu eben eta horren emoitzea da "Dictionnaire Elhuyar Hiztegia".

Ohiko berbakaz batera, Iparraldeko ala Hegoaldekoa izan, berba teknikoak eta azken boladan idazle-kazetariek eguneroko lanean erabilten dabezanak be jaso dabez; 6.000 hitz elkartu, esapide eta lokuzio ere jasotzen ditu hiztegiak; eta, esandako moduan, eranskinen sailean, Espainiako eta Frantziako probintzien izenak, munduko estaduen izenak, Euskal Herriko udalen izenak eta gramatika-eranskina jaso dira.