Zinea  III. urtea // 58. zenbakia

Van Helsing


Karpatoen bihotzean Transilvania mitiko eta misteriotsua dago, okerreria zelatan dagoan mundu iluna; bertan, arriskua eguzkiak urteteaz batera igarri eta gizakiaren amesik txarrenetan agiri diran munstroak edonon ikusiko dozuez.

Istorioa XIX. mendean kokatuta dago Londres, Erroma, Paris eta Transilvanian; okerreriak eten barik mehatxatzen dau gizakien bizimodua. Ganera, mendeetan biziraun diran banpiroek gizateria menperatzeko plana ipini dabe abian.

Van Helsing (Hugh Jackman), eleiza katolikoaren aginduz, Transilvaniara abiatu da mundua izaki krudel horreetatik librau guran. Horretarako, Drakula konde enigmatiko eta ekargarria (Richard Roxburgh) menperatuko beharko dau. Anna Vale-rious ausart eta ederrak (Kate Beckinsale) burruka latz honetan lagunduko deutso banpiroari irabazi eta familia antxinako madarikazino batetik askatzeko.

Eta hori guztiori girotzeko, efektu berezi ikaragarriak eta dekoradu zoragarriak ikusi ahal izango dozuez 15 urtetik beheragoko umeei zuzendutako produktu komertzial honetan. Txikerreriari zuzendutako filma da eta holakoetan txiste merkeak, alkarrizketa ganorabakoak eta etenbako ekintzea izaten dira ezaugarri nagusiak. Film hau ez da salbuespena, baina autortu beharra dago erritmoari, behintzat, ederto eusten deutsola. Seme-alaba gaztetxuakaz ikusteko sano aproposa.

Joseba Terreros

- Zuzendaria eta gidoia: Stephen Sommers.
- Herrialdea: AEB.
-Iraupena: 145 minutu.
- Antzezleak: Hugh Jackman (Van Helsing), Kate Beckinsale (Anna Valerious), Richard Roxburgh (Drakula), David Wenham (Carl), Will Kemp (Velkan), Shuler Hensley (Frankenstein), Kevin J. O'Connor (Igor), Samuel West (Victor Frankenstein), Elena Anaya (Aleera), Silvia Colloca (Verona) eta Josie Maran (Marishka).