Musikea  III. urtea // 57. zenbakia

'Airea', albokearen bizigarri

Leon, Txilibrin... eta Ibon Koteron


Soinu bidaia baterako proposamena be bada 'Airea' ze albokeagaz batera, duduka, lirua, launeddak, tsambouna eta txalapartea erabiliz, Armenia, Finlandia, Sardinia, Korsika zein Galiziako usaina dakar diskoak. Kolaborazinoen artean, Gilles Chabenat korsikarra, Roston Kuchichian armeniarra, Heikki Syrjanen eta pekka Westerholm finlandiarrak, Andrea Pisu sardiniarra, Faltriqueira galiziarrak zein Ruper Ordorika eta IƱaki Plaza eta Ruben Isasi txalapartariak aitatu behar dira. Kepa Junkeraren produkzino beharra be ezin ahaztu eta grabazinoa Arratiako, Arantzazuko Balea estudioan egin dabela.

Bizkaie!

'Airea', gure herriko mugak gainditzen dituan diskoa, melodien kolore biziek zein erritmo indartsuen magiak eztanda egiten dabe diskoan (Anjel Valdes, Elkar).

Leon Bilbao eta Txilibrinen alboka doinuakaz maiteminduta geratu zan Ibon Koteron bilbotarra eta azken urteotan behar handia egin dau lau mila urtetik gorako historia daukan albokearen alde, eskolak emoten zein Kepa Junkera eta beste musikari batzuekaz kolaboretan.

'Leonen orroak' (Elkar, 1996) Kepa Junkerak eta Ibon Koteronek plazaratu ebenetik urte asko pasau dira eta albokearen beraren eboluzinoa be esanguratsua izan da. Erronka handia izan da protagonismoa albokeari emotea disko osoan eta emoitzeagaz pozik nago. Koteronek sua atara deutso Euskal Herriko klarinete bikoitzari eta soinuan asko igarri da: albokeak sei eskala euki arren, tarteka bost baino ez ditu erabili eta soinua mugatu barik, aukera barriak sortu dira; zulo bi tapau eta tsambounaren soinua ataratea esperimentazinoaren ondorioa izan da.