Jan-edanak  III. urtea // 57. zenbakia

PRIMER 2003


Baina irakurle askok itaunduko deutso bere buruari zelan produzitzen diran mueta honetako ardao beltzak.

Elaborazinoa egiteko mahatsa osorik eta osasuntsu ailegau behar da upeltegira, ezelako tratamentu mekanikorik barik; andel edo harrizko dolaretan sartuko da mahatsa txorten eta guzti. Lehen normalena harrizko dolaretan (lagarrak) egitea zan. Gaur egun, baina, nahiz eta andel mota honeek erabili, gero eta gehiago erabilten dira altzairuzkoak.

Andelaren azpiko aldean dagoan mahatsak presinoarengaitik hartzidura alkoholikoa egiten dau (normala), oxigenoa desagertzen da eta CO2ak hartzen dau haren lekua. Anaeriosi egoera horretan mahatsaren barruan dagozan zelulek hartzidura zelularra eragiten dabe 1,5- 2,5 gradu alkohol sortuz. Orduan, sortutako alkoholaren presinoagaz, mahats-aleak apurtu egiten dira.

Beratzea akabau ostean, mahatsaren muztioak hartzidura alkoholikoa egiten dau. Alde batetik, muztio-ardaoa atara eta mahats-lapa danak dolarera eroaten dira, ardao biak nahastau eta geratzen diraen azukera danak fermentetan diran bitartean.

Elaborazino honegaz lortzen doguna fruta-gustu handiko ardaoa da, kolore biziduna eta garraztasuna kendu deutsagunez, ahoan leunagoa izango da. Halan da be, ardao batzuetan txortenak emondako astringentzia be igarten da.

Ardao honeen ezaugarriak ondo sumatzeko urtean bertan edan behar dira. Izan be, zahartzen ez diran horreetakoak dira, ardao arin eta gorputz bakoak izanda ez dabelako zahartze-prozesurik egiten.

Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.

Orain hilebete, beratze karboniko eran egindako ardaoen lehiaketea izan genduan Gasteizen. Ardao honeek Bizkaia inguruan urteko ardaoa, kosetxero edo eskilarapeko (izen hau lehen ardao berezia ondo mantentzeko eskilara azpian tenperatura onean eta ilunpean gordeten ebelako dauka) izenez ezagutzen dira.

Sei finalistek abenduan Madrilen Primer 2003 azokako lehiaketa batetik urten eben. Feria hau urtero egiten da, eta urteko ardaoak egin barri eroaten dabez bertara, jenteak probetako batez be. Aurtengo ferian 50 upeltegi inguruk eroan ebezan euren ardaoak, baina seik bakarrik lortu eben finalera ailegetea.

Sei ardao horreetatik 3 Araba Errioxakoak izan dira: Samaniegoko Erre Punto, Eltziegoko Luberri eta Guardiako Luis Alegre. Kontuan hartu behar dogu Araba Errioxan ardaoa egiteko betidanik segidu izan dabela beratze karboniko deritzogun metodoa. Gaur egun, ganera, estaduko beste lurralde batzuetan gero eta gehiago erabilten da.

Finalean burrukea oso handia izan zan, lehengo hirurak puntu gitxiko aldea eukien eta. Lehen saria Haroko Muga upeltegiarentzat izan zan, Eneas ardaoagaz. Lehenengo aldia da Muga upeldegiak urteko ardaoa egiten dauana, orain arte egiten ebezan ardao danak barrikan zahartutakoak ziran eta. Esan beharra dago ardao mueta honetatik 1.200 botila bakarrik produzidu dabezala eta daborduko akabauta dagoz danak.