M.C.D taldearen agurra
Musikearen industrian krisia dagoala ez da barria baina Bilboko M.C.D talde klasikoaren inguruan izan dogu bai zer entzun eta zer irakurri egunotan. Hona hemen, orain gitxi plazaratu daben prensa oharra:
“Azken hilabeteotan mehatxupean sentidu gara modu faxista batean taldeko kideak izandako partaide batzuen aldetik. Persona horreek inork behartu barik eta euren borondatez, arrazoi personalengaitik taldea ixtea erabagi eben momentu desbardinetan.
M.C.D taldeak, egun bere 25 urteko historia pasau dau, azken 18 urteetan Jimmy izan da bateria jolea, azken 8 urteotan Tonino abeslaria, azken 5 urteetan Lino kitarrajolea eta azken urtebetean Elier izan da da baxujole moduan. Gauzak holan, era baketsuan gauzak eroateko asmoagaz (ez dogu gura burruka bizian amaitu oraintsura arte gure lagunak izan diranakaz eta, ganera, penagarria da urteetako lagunarteko giroa holan amaitzea), M.C.D taldea behin betirako amaitutzat emotea erabagi dogu. Modu honetan, taldearen azken konpromiso eta betebeharrak bete ostean, guk gura doguzan abestiak joten jarraitzeko asmoa baztertu barik, datorren abuztutik beste izen bategaz aurkeztuko gara; laster izango dozue guztiaren barri. Bizi luzea izan dagiala rock’n’roll-ak. Jimmy, Tonino, Lino eta Elier-ek sinatua”.
Gotzon Uribe