David Bowie Bilbon, garagarrilaren 14n
Kontzertura joan gura izan ezkero, sarrerak salgai dagoz maiatzaren 5etik BBK-ren kutxazainetan zein web gunean; bestalde 94 – 4310 310 telefono zenbakira deituta be lortu zeinkiez. Sarreren prezioa 48 eurotakoa izango da armailetan –numerau barik- eta 42 euro zezen plazan bertan, behean. Antolatzaileen esanetan, 10.000 lagun sartzen dira Bilboko zezen-plazan, baina oraingoz 8.000 sarrera baino ez dabez jarriko salgai.
Esandako moduan, David Bowie-k bira honetan, hiru bat ordu inguruko ikuskizuna eskaintzen dau eta Estadu Batuetako kontzertuetako kantuen zerrenda ikusita, Bowie-ek abesti barriak zein klasikoak joten ditu; gauzak holan, Bilbon “Rebel Rebel”, “Heroes”, “All the young dudes”, “Changes” edo “Ziggy Stardust” moduk abestiak entzuteko aukerea izango dogu. Bitxikeria legez, 18 metroko luzerea eta 14 metroko zabalerako eszenatokian ibiliko da 'Kamaleoia' eta eszenatokiaren alboan pantaila erraldoi bat jarriko dabe. Arratsaldeko zazpiak aldera zabalduko dabez Vista Alegreko ateak. Sarrera barik geratu gura ez badozue, joan arin sarrerearen bila, ez zarie damutuko.
Atom Rhumbaren azken diskoa Japonian
Talde bilbotarraren "Backbone Ritmo" disko barria Soundcircus zigiluak Japonian editauko dau. Ganera, aurreko diskoetako kantu batzuk biltzen dituan CD gehigarri bat be kaleratuko dabe herrialde asiarrean.
Arrakastearen erakusgarri, Atom Rhumba taldeak Nigata urian antolatzen dan Fujirock jaialdian joko dau garagarrilaren 31n.
Horrezaz gan, talde bilbotarrak Diamond Dogs banda suediarragaz batera egingo dau Gasteizko Azkena Rock 2004 jaialdiaren aurkezpen bira eta hiru kontzertu eskainiko dabez batera: Bartzelonan, bagilaren 16an; Madrilen 17an; eta Gasteizen 19an.
Gotzon Uribe
Azken 40 urteotako rockaren eta pop musikearen joan etorrian ezinbesteko izena dogu David Bowie-rena; azken hamarkadetako musikan zeresan haundia euki dauan gizona duda barik. Ingalaterrako abeslaria lehenago be izan dogu Euskal Herrian, Donostian, orain urte batzuk baina oraingoan Bilbora etorriko da udan, garagarrilaren 14an hain zuzen be; Bilboko zezen plazan eskainiko dau kontzertua, pasa dan urrian Estadu Batuetan hasitako “Reality Tour” izeneko bira erraldoiaren barruan. Orain arte, Erresuma Batuan, Australian, Japonian eta AEBetan emon ditu kontzertuak. Momentuz, peninsularako Bilboko kontzertua eta Galizian eskaini behar dauan bigarren bat dagoz iragarrita. Garagarrilaren 11n, Irlandan kantauko dau, 14an Bilbon eta 16an, Galizian, Santiagon.
David Bowie, Glam-Rockaren sortzailearen aurretik, 20:30etan agertuko da taula gainean Bilboko Atom Rhumba taldea eta 45 minutuko saioan bere errepertorioa eskainiko dau, batez be, “Backbone Ritmo” disko barriko kantuak.
Gaueko 22:00ak aldean, 57 urteko abeslariaren txandea izango da eta hiru bat orduko ikuskizunean, pop, folk, dance, jungle, techno zein rock estiloak buztartuko ditu.