Bertsotan  III. urtea // 57. zenbakia

Bertsotzaindia (I)


Polita emoten badau be, azken paragrafoa egia izatea gura izango leuken jentearen zoritxarrerako, bertsolariak Euskal Herriko edozein bazterretan entzuten dan euskerearen lekuko dira. Euskera horrek bete behar dauan baldintza bakarra erabilia izatea da, hau da: bardin dau euskera ona, zuzena, ofiziala, arautua zein batua izatea. Euskal Herriko gizarteko talde batek be ez badau erabilten, nekez urtengo dau holako berbarik bertsolariaren ahotik. Bertsolaritzearen helburu nagusia komunikazinoa da, bertsolariaren eta bertsozalearen arteko sormena ahalik eta onena izatea. Bertsolariak funtzino apelatiboa erabilten dau bozgorailuak lehen dezibelio oihartzuna zabaltzen dauan unetik: eragin jakin baten bila ari da bertsoaren lehen silabatik. Barrea, irribarrea, oilo-ipurdi azala, negarra, indiferentzia, gogoeta sakona... lau puntuko bertso arrunt batek sorrarazo leikezan ondorioetako batzuk baino ez dira.

Oraindino, ostera, sakon aztertu beharra dago zelakoa dan bertsolariek erabilten daben euskera maila, ia Euskaltzaindiaren arauen eguneratzeen barri izaten daben, edota eskolatuak izateak zelako ondorioak daukazan (kontuan hartuta emoitzak oso desbardinak izango dirala bertsolari bakotxaren ikasketa mailaren arabera) tabladu ganeko aplikazinoan. Halandaxe, kontu horreek guztiak beste artikulu baterako itxiko doguz.

Oharra: Bertsotzaindia (II) hamabost egun barru argitaratuko da, bertsotan atalerako garrantzitsuagoa dan barriren batek oztopatzen ez badau.

Xabier Paia

Joan dan astean, aste honetan legez, bertso-saio ugari egon da Euskal Herri osoan zehar. Horretaz ganera, aurreko astean Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIEk) antolatuko jardunaldi batzuk egon dira Donostiako Lugaritz kultur etxean, Euskal Autonomia Elkarteko hainbat hizkuntz eta itzulpengintza zerbitzu, erakunde eta enpresetan erabilten dabezan zuzenketa sistemei buruzko gorabehera danak aztertzeko.

Ondorioz, etorkizunak edo patuak alkartu dauazanak 'Bertsotan' atalak ez dauz bananduko. Izan be, jenteak ez dau askorik berbarik egin bertsolariek erabilten daben euskera mailari buruz, azkenean, mitoak diralako bertsolaritzearen euskera kalidadearen ganean entzuten diran gehienak.

Bertsolariak euskera onaren jagole dirala esan izan da gizaldiz gizaldi, baina bertsolari bat gizaki hilkor arrunt batengandik bereizten dauan bertso-prestakuntzeak ez dauka aparteko ahalegin larregirik. 'Euskerea berbagai' ataleko artikulu baten argi ixten neban legez, gaur egungo euskerea ona, zuzena edo egokia izan leiteke. Horreetatik, bertsolariak euskera ona lortzeko ahalegina egin behar dau, bertso zein eguneroko jardunerako, nahiz eta bere euskerearen ereduak asko baldintzatuko dauan hori. Bertsolariari euskera egokia eskatzen jako ezinbestean, gai-jartzaileak ezarritako galbaheak ahalik eta ondoen igaro dagiazan: euskerea egokitu egin beharko dau emon jakon gaiaren arabera.

Azkenik, bertsolariak euskera zuzena zer dan jakin beharko dau, ahal dauan neurrian. Kontuan hartuta euskaldunik eta zuzenenak be ez dauzala Euskaltzaindiaren azken arauak jakiten, bertsolari bati ezin jako hiztegi batuan sartu diran azken berbak buruz jakitea eskatu. Izan be, horrek inkoherentzia handiak sorrarazoko deutsoz bertso-jardunean, gaur egungo euskera zuzenak euskeraren egokitasun errealaren kontra egiten daualako zenbait kasutan. Esaterako, Bilbaoko euskaldun batek (jatorriari ezelako garrantzirik emon barik) arazoak izango dauz Euskaltzaindiaren azken eta ez hain azken arauak bere berbakerean sartzeko.

Bertsolariak, ostera, edozein dala euren jatorria, euskera aktibo erabilgarri baten zabalpenerako bide izan leitekez. Izan be, bertsolaritza lako fenomeno bat (Euskal Telebistan hainbat urtez beti antzeko audientzia mantendu dauan programa bakarretakoa; milaka bertsozale batzen dituan jazoerea; Euskal Herriko eremu erdaldunetan euskal kulturearen zabalkunderako bide arrakastatsuenetakoa...) Axularren hizkuntzearen integrazino sozialerako hautagairik onena da gure gizartean, hartutako erabagi teorikoen praktika enpirikoa, hain zuzen be.