Kulturea  III. urtea // 56. zenbakia

Patxo Telleriarentzat euskerazko egile onenaren Max Saria


Sariak jasokeran, Animalario Taldeko Guillermo Toledo, Alberto San Juan eta Andres Limak eskerrak emoteaz gan, idatzi bat irakurri eben Madrileko martiaren 11ko atentaduak gogoratuz. Gerrea danon etxeetan lehertu zala eta bonbak bardin joten dabela Bagdaden edo Madrilen adierazo eben; urruneko gerrarik ez dago, danok nahasten gaituan gerra bakarra baino.

Joan Manuel Serrat musikariaren doinuak tarteko, Max Sarien VII. Galan aurreko edizinoetan baino giro hobea izan zala esan daiteke eta gerrearen kontrako eretxi eta jarreren erakusleku be izan zala.

Bizkaie!

Patxo Telleria, antzerkigile eta egile euskalduna izarretako bat izan zan orain egun batzuk SGAEren Arte Eszenikoen Max Sarien gala berezian, Zaragozan. 'Euskera sencilloaren manifestoa' obrak igaz euskeraz sortutako lanik onenagaitik jaso eban saria. Kategoria horretan, ondokoak izan ziran hautagaiak Patxo Telleriagaz batera: Garbi Losadaren 'Kokoroko' eta Raul Canceloren 'Klaketa'.

Euskal protagonistakaz jarraituz, Kukai-Tanttakaren '1937. Gogoaren bidezidorretik' eta Gaiarre Antzokiaren 'Master class' be ezin ahaztu. Biak Ikuskizun Barritzaile Onenaren saria irabazteko lehian egon ziran beste obra batzuekaz batera baina azkenean saria Extremadurara joan zan. Obra saritua 'El bufalo americano' izenburukoa izan zan.

Espainian erabilten diran hizkuntza guztietako egileak izan ziran saria jasoten lehenengoak eta hona hemen sarituak: kataluinierazko egile onenaren Max Saria Josep Maria Benet y Jorneti emon eutsen 'L'habitaciĆ³ del nen' lanagaitik; galizierazkoa Suso de Tororentzat izan zan 'Circulo' obrarengaitik eta gaztelaniazkoa Fernando Fernan Gomezentzat 'Las bicicletas son para el verano' lanagaitik.

Beste alde batetik, igaz sortutako Antzerki arloko Ikuskizun Onenaren Saria, Animalarioren 'Alejandro y Ana (Lo que EspaƱa no pudo ver del banquete de boda de la hija del presidente)' obrari emon eutsien. Obra hau satira bat da Espainiko Gobernu Buru ohiaren, Jose Maria Aznarren alabearen ezkontza egunaren ganean. Obra honek Enpresario Pribatu Onenaren Saria be jaso eban faborito nagusia, hau da, Fernando Fernan Gomezen idatzian oinarritutako ''Las bicicletas son para el verano' bazterrean itxita; hori bai, hamabi hautagaitzetatik lau irabazi ebazan, Max Sari gehien hartu eban obrea izan zan: gaztelaniazko Antzerki Egile Onena (Fernando Fernan Gomez), Eszenako Zuzendari Onena (Luis Olmos), Argiztapen Diseinu Onena (Quico Gutierrez) eta Figurinista Onena (Maria Luisa Engel).