Jan-edanak  III. urtea // 56. zenbakia

Almendra eta esne-krema kopea, arroz prijidu eta oliba-orio espumeagaz


Osogaiak (lau lagunentzat)

 200 gr. almendra hautsa.
 125 gr. esne.
 3 gr. gatz.
 20 gr. arroz prijidu.
 200 gr. oliba-orio
 Berakatz-atal bat.
 Gindila zati txiki bat.
 50 gr. esne-gain edo esne-tela.

Zelan egin

Lehenengo almendra kremea landuko dogu eta horretarako kazulatxu baten almendra hautsa, esnea eta gatza ipiniko doguz. Irakiten dauanean eta behin almendrea ondo deseginda dagoanean, kopatxuetara botako dogu nahastea, erdiraino betez, arroz prijidu eta oliba-orio espumearentzat lekua itxiz.

Kopatxua hotzitzen dan bitartean oliba-orio espumea landuko dogu. Horretarako, beste kazola baten orioa, gatza, erditik ebagitako berakatz-atala eta gindilea botako doguz. Nahastea 100 gradutan ipini eta segiduan surtatik atarako dogu. Ondoren, koladore edo iragazkitik pasau eta hotzitzen danean, esne-telea ganeratuko deutsagu. Gero, behin dana hotz dagoanean, nahastea sifoi barruan ipiniko dogu, hau ondo zarratu eta nitrogeno kargea sartuko deutsagu. Sifoia ondo eraginda prest eukiko dogu espumea.

Akaberan kopatxua atonduko dogu eta horretarako arroz prijidua eta ganean espumea ipintea baino ez jaku falta. Gogoratu hau guztia mahaira eroan baino apurtxu bat lehenago egin behar dala, bestela ez leukelako aguantauko eta jausi egingo litzatekelako dana. On egin!

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria

Kaixo irakurleok, guk hemen segiduten dogu, betiko moduan, suetean jolasten eta gauza barriak ikasteko gogoz. Zuek be hori gura badozue, badakizue, animau zaiteze gauza polita da-ta gure bizitzan derrigorrezkoa dan gaia lantzea, jatekoa hain zuzen be.

Gaur kozina tradizionala barik, egile edo diseinu kozinea landuko dogu. Postrerako kopa berezia preparauko dogu, almendra, esnea, arroz prijidua eta oliba orioagaz landutako kopea hain zuzen be. Errezeta hau egiteko behar doguzan gauzarik berezienak sifoia eta nitrogeno kargak dira. Honeek espumea lortzeko erabilten dira.

Goazen ba amantala jantzita gure txokora, suetera.