Zazpigarren txapela Araban
Arabako txapela Asier Otamendirentzat
Ile zatarra sudur handia
ezin zen izan bestela
baina halare maitasuna da
horren lotura krudela
errimaz ere nahastu egin naiz
honela edo horrela
zuk badakizu zu entzutean
urduri jartzen naizela
Azkenik, esan leiteke Ruben Sanchez izan zala okerren ibili zan bertsolaria. Holan salatu eben eskuratu eban seigarren (azken) postuak, saioan zehar egin ebazan estropezuak ala ideiaz urri osotutako bertsoak. Ezinean egoala emoten eban, kontzentrazinoa eta musa urrun eukiko baebazan legez.
Oro har, txapelketa txarra izan bazan be, badira salbatu ahal diran atal eta bertsoak. Esaterako, ondo baino hobeto hasi zan Oihane eta Manex Agirreren zortziko nagusiko saioa. Gaia holakoa izan zan:
· Zuek senar-emazteak zarete. Oihane emaztea, Manex senarra. Gaur, etxeko atarian ume bat utzi dizuete saski batean, ohar batekin. Oharrak honela dio: “Ezin dut gehiago. Zurea ere bada”.
Halanik hasi zan saioa:
Oihane:
Ene senarra egin duzu zuk
horrenbeste disparate
haurtxo txikia negarrez dago
niretzat ez da hau kalte
ezin dut haurrik eduki eta
hau zorionaren ate
ez da nirea baina halare
berdin onartu nezake
Manex:
Goizero pozik esnatzekotan
beraren negarrarekin
etxera sartu behar genuke
aizu nahi baduzu jakin
nahiz ta hasieran igual arraro
sentituko den gurekin
edozer gauza konpon liteke
maitasun apur batekin
Oihane:
Maitasuna hemen bazenun baina
egin duzu gauza txarrik
zure andrea etxean preso
utzi duzu ta bakarrik
baina saskira begira nago
txiki ez egin negarrik
zu ikusita ez dudalako
haserretzeko indarrik
Era berean, Manexen bakarkako lehen bertsoa be aitatu leiteke, hilerrian eukan hitzorduari jarritakoa:
Zipres handi bat erdi-erdian
Ta pizkat goraxeago
Nire maitea barruan daukan
Hilarri polit bat dago
Urtero muxu ematen diot
Geroz eta goxoago
Hainbeste urte igaro
Sentitzen naiz hain arraro (bis)
Hala ta guztiz neure indarrez
Beraren aurrean nago
Oroitzeak min ematen badit
Ez oroitzeak gehiago
Asier Otamendik bere erregulartasunari eutsi eutson, ezeolako distirarik izan barik. Puntu honi ondo erantzun eutson:
“Ate bat itxi eta
beste bat zabaldu”
“Beti ere gizonki
Nahi nuke azaldu
Neure burua ez dut nahi
Inola’re saldu
Ta aurrera segiko det
Nahiz eta gaur galdu”
Azkenean, Zigor Enbeitaren etenaren ostean, Asier Otamendi da atzera Arabako txapeldun; urte bete itxaron beharko dogu hurrengo txapelketa ailegau arte. Bitartean, Asierrek gustura apurtu daiala!
Xabier Paia
Arabako Bertsolari Txapelketa amaitu da honezkero eta Asier Otamendik atzera lortu dau Euskal Herriko hego-mendebaldeko bertsolarien txapela. Arabako Bertsolari Txapelketearen laugarren edizinoa izan da Leizarragaren lurraldekideek bizi izan dabena, Urretxuko gasteiztarrak eskuratu dauan zazpigarren txapela bada be aurten etxera eroan dauana.
Saioa espero zana baino askoz be txarragoa izan zan, egia garbi esateko. Aurreko saioetan, eta batez be finalerdietan, Arabako bertsolaritzeak maila ezin hobea erakutsi eban, kalidade oneko final bat bizi izateko esperantzea biztu ebana. Bertsolarien artean bi maila desbardindu ahal ziran nabarmen, alez aleko bertsoen azterketeari jagokonez: Asier Otamendi, Oihane Perea eta Manex Agirre alde batetik, eta Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez eta Iñaki Viñaspre bestetik.
Lehenengo taldea maila onaren erakusgarri izan zan, bertso onen uztaren parterik handiena euren ahotik etorri zalako. Asier Otamendik eta Oihane Pereak ez eben akatsik egin eta maila erregularreko bertsolaritzearen apologia nabarmena egin eben. Esan leiteke bakotxak estrategia zehatz bat preparauta ailegau zirala Gasteizko Printzipal Antzokira, behin baino gehiagotan ikusi zalako bertsolariek euren bertsoen emaria erreguletan. Manexek, ostera, ez eban holako alebosiarik izan, baina inoizko mailarik onena emon eutson bere zalegoari. Bakarkako bigarren bertsoan potoa egin eta bertsoaren akaberan gelditu ez balitz, zalantzan jarriko ei zan bigarren fasera pasau beharreko bertsolarien zerrenda.
Bigarren taldeari begira, maila askozaz be apalagokoa izan zan. Juan Mari Juaristik teknika txukuna erakutsi eban, baina ideien lanketan oraindino beharrik badaukala argi itxi eban. Inoizko erregularren jardun eban Zarauzko gasteiztarrak, baina irudimen handia eskatzen eben gaietan murritz ibili zan. Bere alde, akaso esan leiteke gaiak irekiak izan zirala, agian irekiegiak, nahiz eta ezin ahaztu geinken lurralde bateko bertsolari onenen azken txanpaz ari garala; holako mailan ezin bada gura beste eskatu...; Iñaki Viñaspreren debutak gusto ona itxi eutsen Gasteizera parajetutako zale danei; hogei urteko gaztearen lehen aldiak gorabehera ugari izan ebazan, baina bat-batekotasuna hurreko tresna dauala argi itxi eban. Horren adibide, zortziko handiko lehen bertsoa kantau ebanean, errimea guztiz joan jakon, baina holan konpondu eban bigarren bertsorako, maite ez eban ezkontideagaz berbetan egoala: