El principio de Arquimides
Sonia (Marta Belaustegi) moda munduko goi exekutibo arduratsua da, seme gaztetxu eta gizonagaz egoteko ia astirik ez daukana. Rocio (Blanca Oteyza) Soniaren auzokide eta laguna da, maila profesionalean ondo preparauta dagoana, baina suerterik ez eta beti ibilten izan da behin-behineko beharrak beteten.
Bakotxak besteak daukana gura dau. Soniak lasaitasuna behar dau semeagaz eta senarragaz egoteko eta Rociok gizarte-onarpena eta independentzia ekonomikoa behar dauz.
Eta horra hor Arkimidesen printzipioa, izan be, flotetea edo ez flotetea ez da materiaren ezaugarrien ondorio hutsa, ezpada bakotxak uger egin gura dauan lan eta afektibidade likido muetarena be. Hau da, flotau ahal izateko, indarra egin behar da eta hori norberaren gurariak, indarrak eta gaitasunak baldintzatzen daben aukera bat baino ez da.
Hori berori pasetan jako film honeri be. Izan be, kontau gura deuskun istorioaren hazurdurea aproposa izan arren, ez dau gainditzen egiazkotasunaren proba garrantzitsua. Erritmoa motela da, gidoia artifiziala eta personaiak plastikozkoak. Hori bai, kontakizunak merezi dau. Baina, pelikulea indarga agiri da.
Joseba Terreros
- Zuzendaria: Gerardo Herrero.
- Herrialdea: Espainia.
- Iraupena: 101 minutu.
- Antzezleak: Marta Belaustegi (Sonia), Roberto Enriquez (Mariano), Blanca Oteiza (Rocio), Alberto Jimenez (Andrés), Vicky Peña (Carmen), Manuel Moron (Nicolas), Víctor Clavijo (Pedro), Omar Muñoz (David), Nerea Casares (Angela), Paz Gomez (Elena).
- Gidoia: Belen Gopegi.