Jan-edanak  III. urtea // 55. zenbakia

Espainiako ardao konsumoaren 2003ko datuak


Beste alde batetik, etxeetako konsumoak gora egin eban % 3,7, baina ez aurreko datua konpensetako beste. Dirutan ardao honen fakturazinoa 1.198,22 milloi eurokoa izan zan, aurreko urtean baino % 0,16 gitxiago.

Mahaiko ardaoei jagokenez, ardao konsumoaren % 66,6 ordezkatzen dabe eta azken urteotako beheranzko jokerea nabarmendu behar da. 2002an personako 19,7 litro konsumidu baziran, 2003an 18,8 litro izan ziran. Ardao mueta honen prezioak be behera egin eban % 0,8an hain zuzen be. Bataz beste 1,15 euro litroko izatetik 2003an 1,14 euro izatera ailegau zan.

Bestalde, apardun ardaoen eta “Caven” (txanpainen) konsumoak gora egin eban % 3,7an. Personako 1,1 litro edan ziran.

Beste ardao batzuen kategorian (pattartsuak, urrindatuak...) goranzko jokerea igarri zan, % 6,6ko igoereagaz, hau da, 0,8 litro gehiago personako.

Joan dan urteko ardaoaren konsumoaren beherakadea nabarmena izan bada, muztioarena (mahats urarena) ez zan txikiagoa izan, % 11,3 bajatu zan eta. Holan ba, 1,5 litro personako konsumidu ziran.

Imanol Sarasola Ormazabal,
Enologoa

Gobernu Zentraleko Nekazaritza eta Arrantza Sailak emondako datuen arabera, 2003an ardaoaren konsumoak behera egin dau. Personako 28,2 litro konsumidu dira batazbeste hain zuzen be. Kontuan hartzen badogu 10 urte lehenago 37- 40 litro personako edaten zirala, datuak ardurea sortu dau ardaogintzan.

Beheranzko jokerea orain dala bost urte igarri zan, batez be mahai ardaoari jagokonean eta horrez gan, 2003an jatorrizko izendapena daukien ardaoetan be igarri da aitatutako beherakadea.

Ardao konsumoaren % 26,4ak dauka jatorrizko izendapena. Igaz, personako 7,5 litro konsumidu ziran, aurreko urtean baino 0,5 litro gitxiago. Beherakadearen arrazoia ostalaritzan eta, batez be, jatetxe eta kafetegietan, gitxiago edan izana da, sektore honetan % 8,2 bajatu zan-eta ardao konsumoa.