'Triskantzatik Esperantzara. Guztion Ondarea II' erakusketea Gernikan

Bizkaie! 2025-04-01 08:00   Kulturea

2025eko apirilaren 4an, 12:00etan, Ricardo Abaunza erakusgela barriaren inaugurazinoagaz batera dator.

Ricardo Abaunza, diziplina anitzeko artista eta kultur kudeatzailea, Kultur Etxeko zuzendaria izan zan 1987an sortu zanetik 2018ra arte. Urte honeetan guztietan egin dauen lanak Kultur Etxearen oraina eta etorkizuna markau ditu eta, horregaitik, areto barri honi haren izena jarri deutse.

Espazio barria erabilera anitzeko areto bihurtu da, eta, bertan, erakusketak hartzeaz gan, era guztietako ekitaldiak egongo dira. Eraberritzeagaz batera, kanpoaldera edegi eta terraza-eremu barria izango dau, hainbat jarduera programau ahal izateko.

Guretzat, ohore handia da Kultur Etxea 1987. urtean hasi zanetik 2018. urtera arte Kultur Etxeko zuzendaria izandakoaren izena izatea espazio barri honek. Etapa barri honen lehen erakusketan, Triskantzatik Esperantzara. Guztion Ondarea II, udal jaubetzako obrak ikusi ahal izango ditugu, 1937ko Bonbardaketeagaz zerikusia dabenak. Holan, lagin honegaz, Gernikako Bonbardaketearen 88. urteurreneko programazinoari ekingo deutsagu.

30 artelan baino gehiago ikusi ahal izango ditugun erakusketea gune bitan banatzen da, barruko aretoa eta kanpoko terrazea; artelan horreen artean azpimarratzekoak dira Luis Iriondo, Jose Antonio Urigüen edo Ricardo Abaunza bertako egileen lanak, baita uriagaz hatu-emon estuak izan dituen beste egile batzuk be, besteak beste, Nestor Basterretxea, Willian Kelly, Alex Carrascosa, David Ashton, Rolf Erkens, Giussi Naletto, Wernfried Poschusta...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu