(H)ilbeltza, urtarrilaren 20tik 26ra
2025-01-02 10:45 KultureaBaztanen izango da Euskal Nobela Baltzaren Astea.
Egitarauari jagokonez, ondokoak nabarmendu daitekez:
- Urtarrilaren 20an, Amazurtza liburuagaz, irakurleen asanbladea. Joxan Oiz Arruti VII. (H)ilbeltza bekearen irabazlea. Arizkungo medikuaren etxean, arratsaldeko 19:30ean.
- 22an, eguaztenean, Bärlach komisarioaren abenturak eta desbenturak barriketaldia Idoia Santamariagaz Anizko alkartean, arratsaldeko 19:00retan.
- 24an, barikuan, Argi(h)itzen dokumentala Iruritako Gizarte Bilgunean, 19:00retan.
- 25ean, zapatuan, Nola sortu kriminal bat (nahi gabe) mahai-ingurua Edurne Elizondo eta Mikel Elorzagaz. Gidaria: Isabel Jaurena. Elizondoko Arizkunenea kultur etxean goizeko 11:00etan. 14:00etan Bazkaria Erratzun: Txartelak ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean eskatu. Bazkalondoan: Liburu aurkezpenak: Basokoa (Izaskun Gracia Quintana) eta Lehendakariaren alaba (Iñaki Petxarroman). Ilunabarrean: Ilargipeko enigmak, susmagarrien gaua, Erratzuko ostatuetan olgetan.
- 26an, domekan: Xartolako Axeri Itzuli beltza, Azpilkuetan, 11:00etan, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean 19:00retan: Odola-kantari-Euskal kantagintzako tragepedia, Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!