Marta Sanz eta Rosario Villajos idazleak Bidebarrietan izango dira

Bizkaie! 2024-04-16 10:51   Kulturea

Bidabarrieta Kulturgunearen Eztabaidak Literaturarekin XXI. mendean zikloaren barruan.

Datorren martitzenean, apirilak 23, Bidebarrieta Kulturguneak Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean zikloaren hitzordua atondu dau Gorputza bataila-eremu gisa izenburupean, Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginez.

Topaketea, 19:00etan hasiko da, Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusian, eta bertan izango dira Marta Sanz eta Rosario Villajos idazleak Rosa Diego EHUko katedradun eta literatura frantsean adituagaz batera, azken hau moderatzaile lanetan izango da.

Gorputza bataila-eremu gisa gaia izango dabe berbagai, eta, besteak beste, ondoko honeen inguruan egingo dabe hausnakartea: gorputzak sensualidadean eta edertasunaren perzepzinoan dauen egitekoa, indarkeria fisikoa, sexu eta gizarte identidadea, denporearen joana eta gorputzearen irudikapena eta sensazino fisikoak literaturean.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Marta Sanz

Marta Sanz filologian doktorea da. Irakaslea izateaz gan, literatur kritikaria eta idazle be bada. 1995ean El frío argitaratu ebanetik, narratibak, poesiak eta saiakerak buztartu ditu. Halanda ze, hainbat sari eskuratu ditu; bestek beste, Herralde elebarri saria, Narratibaren Begi Kritikoa edo kontakizunen Vargas Llosa XI. Saria. Nadal Sariko finalista be izan da.

Rosario Villajos

Rosario Villajos idazle kordobarra, Arte Ederretan trebatua da. Argitaratutako lehen lana Face eleberri grafikoa izan zan, eta geroago, Ramona, La muela eta La Educación Física elebarriak idatzi ditu.

Liburuaren Nazinoarteko Eguna

Liburuaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko, azokea egingo da Berastegi kalean jarritako etxoletan, argitaletxeen nobedadeak erakusteko. Ganera %10eko deskontua egongo da.

Azokea Euskadiko Liburu Ganbarak atondu dau, eta Bilboko Udalak aktiboki parte hartuko dau, saldutako liburu bakotxeko oparitzen diran loreak emon eta etxola bat jarriko dau udal-argitalpenak erakutsi eta saltzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu