2024/04/26 12:30

Martin Ugalde Kultur Parkean. | Bestelakoak

Xabier Mendiguren Bereziartuari omenaldia

12:30

Igazko urrian itxi genduan Xabier Mendiguren Bereziartu (1945-2023) idazle, itzultzaile eta euskaltzale handiak. Euskalgintzean, kulturgintzean eta beste arlo askotan ekarpen ugari egiteaz gan, Kontseiluaren idazkari nagusia izan zan 1998tik 2010era bitarte, baita Bai Euskarari XXI. mendeko akordinoaren sustatzaile nagusia be.

Barikuan, apirilak 26, Kontseiluaren urteko Batzar Nagusia eta gero, hain merezia duen autortzea egingo jako, 12:30ean Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Ekitaldiak ordubeteko iraupena izatea aurreikusten dabe.

Ekitaldian Xabierren familiako kideak, bere ibilbide sozialean eta profesionalean ezagutu eben personak eta arduradun instituzionalak, politikoak, sindikalak eta sozialak be izango dira, besteak beste: Idurre Eskisabel, Pilar Kaltzada eta Paul Bilbao.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu