Udabarriko Bertso Saioak Santutxun

Bizkaie! 2023-05-18 12:14

Maiatzaren 27an eta bagilaren 3, 8 eta 17an egingo dira, 13:00ean.

Udabarriko Bertso Saioak Santutxuko Bertso Eskola beteranoagaz batera atontzen dira eta eskolearen lana babesteaz eta balioesteaz gan, Bilbon euskal kulturea eta hizkuntzea sustatzea eta euskaltzaleen topaleku bihurtzea dau helburu.

Programa honen eskutik, bertsolaritzako gazte zein beteranoak batuko dira Santutxun, publiko guztiarentzako saio edegiak eskaintzeko hurrengo egunetan: maiatzaren 27an (zapatuan) eta bagilaren 3an (zapatuan), 8an (eguena), eta 17an (zapatuan).

Danetara, 14 bertsolarik parte hartuko dabe: 7 emakume eta 7 gizon, ia Euskal Herriko probintzia guztietatik etorriak, horreen artean 2022ko Txapelketa Nagusiko azken edizinoko 8 finalistak, Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Uxue Alberdi edo Oihana Bartra lakoak; eta Euskal Herriko herrialdeko txapelketa ia guztietako azken txapeldunak.

Aurten, ganera, ohiko bertso-poteoa berreskuratuko da Karmelo plazaren inguruan.

Maiatzak 27, 13:00ean. Santutxuko Karmelo Plazan:

Amets Arzallus
Nerea Ibarzabal
Saioa Alkaiza
Joanes Illarregi

Bagilak 3, 13:00ean. Santutxuko Karmelo Plazan:

Alaia Martin
Sustrai Colina
Oihana Bartra
Beñat Gaztelumendi

Bagilak 8, arratsaldeko 19:30etik 21:30era: Santutxutik bertso poteoa:

Arkaitz Estiballes
Ibon Ajuria
Ibilbidea: Karmelo kalea –Landaburu baserria –Ricardo Bastida plaza –Arsuaga kalea.

Bagilak 17, 13:00ean. Santutxuko Karmelo Plazan:

Maialen Lujanbio
Aitor Mendiluze
Uxue Alberdi
Onintza Enbeita

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu