Goian bego Angel Dominguez

Bizkaie! 2021-03-22 12:39   Begi betegarri

Agurrik ez, gero arte Angel.

Azken urteotako Bizkaie!-ko ilustratzaile maitea joan jaku luzaroan makalik egon ondoren. Taldekideok ez zaitugu ahaztuko. Mamen eta Oscar, zuokaz gagoz, besarkada handi bat.

Angel Dominguez (1953-2021), galdakoztarra marrazkilari eta diseinu grafikoan hasi zan beharrean eta 1980. urtean argitaratu eban ilustrazinoakaz hornidutako Nuestras aves liburua.

Bitxikeria legez, ibilbide emonkorreko artisteak Jordaniako Raniarentzat be egin ditu ilustrazinoak.

Ume zein helduentzako ilustrazinoak egiten emon dau bizi osoa, bai gurean baita kanpoan be eta makinatxu bat sari eta aurtortza jaso ditu.

Ilustratzailearen ibilbideko zortziko galeria laburra joatzue hemen, ibilbide luzeko laburpen txikia.

Angel Dominguezen eta seme Oscarren ilustrazinoak ikusi hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu