Garapenerako Zirkua, zirkua eta sensibilizazinoa Bilboko auzoetan

Bizkaie! 2021-02-18 09:01   Kulturea

Sektorearen profesionalizazinoa da helburua.

Zirkozaurre Zorrozaurre auzoan, Bilbon, kokatutako zirku arteen sorkuntza eta erakusketen espazioa da, zirko disziplinak alkarbanatu eta alkarbiziteko pentsautakoa eta Bilbo eta EAEra zabaldu daitezan bai zirkua zein auzoa.

Zirkozaurre ekimenean sorkuntzea, formazinoa eta zirku arteen eta kale antzerkien erakustaldiak dira ardatz. Formazino eskolan eta Erresidentzia Artistikoetan oinarritzen da proiektua.

Sektorearen profesionalizazinoa da helburua eta, esangura horretan, egonaldi artistikoak egiteko aukerea eskeintzen jake artista eta konpainiei.

La Peñako Ibaizabal Zelaian (zezeilaren 28an), Rekaldeko Rekalde Plazan (martiaren 7an), Txurdinagako Arbidean (martiaren 14an) eta Zorrozako Ferial Parkean (martiaren 21ean) dira Garapenerako Zirkua jorratzeko auzoak. Zirkua izango da protagonista, Bilbao Aurrera Planaren barruan, Bilbao Ekintzaren babesari esker.

Jarduerak goizeko 11:00etan hasiko dira. Lehenengo zatian, zirkuko teknikei buruzko tailerra izango da (Orekea, akrobaziak, malabareak...) eta bigarrenean, barriz, parte-hartzaileak ikusle izango dira eta profesionalek eskainitako zirku ikusizunaz gozauko dabe.

Doban izango dira jarduera guztiak Garapenerako Zirkua zikloan baina izena emotea nahitaezkoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu