Arriaga Antzokiak hiru ikuskizun dakarz martiko bigarren hamabostaldirako
2021-02-17 13:05 KultureaOpera ikuskizun bat eta antzezlan bi, hirurak 19:00etan hasiko diranak.
Operea martiaren 18an bueltauko da Arriaga Antzokira, Marta Eguiliorren eskutik. Zuzendari bilbotarra izan da Laura Kamisnkyren As One lana taularatzearen arduraduna, Teatro Españolek eta Marta Eguiliorrek berak Arriaga Antzokiagaz alkarlanean produzidutako lana. Igaz, irailean Madrilen egindako estreinaldiaren ondoren, Bilbora helduko da opera hau eta ahots bik —Hannah Lehen - Before (baritonoa) eta Hannah Gero - After (mezzo-sopranoa)— protagonista transgenero bakar baten zatia konpartiduko dabe. As one nork bere burua ezagutzeari eta benetako zorionaren bilaketeari buruzko obra bat da, Hannahren ikuspegiaren bidez aurkezten jakuna. Operea bere odisea propioa da gaztarotik helduarora: giza istorio unibersal bat.
Arriagak eskainiko dituen ikuskizunen artean, gainera, antzezlan bi dagoz: Martiaren 23an eta 24an Tanttakaren azken lana taularatuko dabe, Patxo Telleriak idatzi eta Mireia Gabilondok zuzendutako Ameriketako bidaia-Un viaje a América. Obra honek nerabe bik (Miren Arrietak eta Nerea Mazok antzeztutakoek) AEBetara egiten daben bidaiaren gorabeherak dakarz; bidaia nork bere burua ezagutzeko egiten diran bidaia iniziatiko horreetako bat da. Gorabeherak, aurreretxi eta errealidadeen arteko gurutzaketea eta adiskidetasuna dira, besteak beste, antzezlan honek jorratzen dituan gaietako batzuk eta lehen egunean (martiaren 23an) euskeraz eta bigarrenean (hilaren 24an) gaztelaniaz ikusi ahal izango ditugu.
Azkenik, Miguel Delibesen Señora de rojo sobre fondo gris eleberri handia José Sámano idazlearen eskutik helduko da Antzokira, José Sacristánen interpretazino parebakoagaz. José Sacristán margolari haren papelean sartzen da, sormen krisia bizi dauen emaztea, oinazez eta maitasunez, gaixotasun baten erruz ezustean hil zanetik. Martiaren 25etik 28ra, zoriontasuna eta haren galerea ardatz dituan maitasun istorio honen lau saio eskainiko dira.
Sarrerak
Ikuskizunetarako sarrerak ikusleentzat salgai egongo dira zezeilaren 18tik aurrera, www.teatroarriaga.eus webgunean edo Arriaga Antzokiko txarteldegietan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!