Eragileen hamabi proposamen Getxoko egitarau artistikoan

Bizkaie! 2021-02-17 08:27   Kulturea

Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean jarriko dira martxan, 2021eko programazinoaren barruan.

Getxon kulturearen arloan beharrean dabizan alkarte, erakunde eta enpresek aukerea izan dabe 2021eko programazino artistikorako interesgarri begitantzen jakezan jarduerak proponiduteko, horretarako beren-beregi Getxoko Udalak zabaldu dauen prozesuaren bidez. Danetara, 33 proposamen aurkeztu ditue eragileek, eta hamabi aukeratu ditu Kultur Etxeak.

Erespide ugari erabili ditue teknikariek horreek hamabi proposamenak aukeratzeko. Esate baterako, kalidadea, originaltasuna, herriagaz loturea eta bideragarritasun teknikoa. Aukeratutakoak zeintzuk diran ez dabe oraindino publiko egin, baina Udalak aurreratu dauenez, antzerkia, jantzea, musikea, ikus-entzunezkoak, zinemea eta esku-hartze artistikoak dira. 

Muxikebarriko aretoetan zein Romo Kultur Etxeko areto nagusian egiteko diseinauta dagoz, eta 2021eko programazino artistikoan sartuko ditue. Kultur Etxeak ikuskizun bakotxaren barri emongo dau jagokon momentuan.

Udalak 100.000 euroko inbersinoa egingo dau deialdi honetan aukeratutako proposamenak erakutsi ahal izateko. Kulturea bultzatu eta sektore artistikoari laguntzeko egitasmoaren barruan dago deialdia, sormenari eta formakuntzeari lotutako beste ekimen bigaz batera. Pandemiaren eraginez, igaz jai asko bertan behera geratu ziranez, hor aurreztutako dirua erabiliko dabe kulturgintzea babesteko programa hau finantzietako. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu