Ume eta familientzako jarduerak, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sarean
2021-02-16 08:11 KultureaGasteizko Udalaren Liburutegi Sareak atondu ditu zezeiletik maiatzera.
Danetara, ume eta familientzako 39 jarduera izango dira, euskeraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Lantegietan gai asko landuko ditue, besteak beste, zientzia, magia, txotxongiloak, manga komikia, eskulanak, musikea, ilustrazinoa, kaligrafia eta arkitekturea.
Horrezaz gan, formatu txikiko antzezlanak eta ipuin kontalariak izango dira eta hainbat gai jorratuko, esaterako, aniztasuna, bardintasuna, beste kultura batzuen ezagutzea, liburuak maitatzea...
Jarduerakaz jarraituz, berbaldiak, poesia errezitaldiak, magia eta musikea be ez dira faltako agendan.
Jardueren agendea
Zezeilak 19:
17:30 Lantegia: Lana cardada Pinpilinpausaren eskutik, Arriagako gizarte etxean.
18:00 Familia lantegia euskeraz ez dakiten gurasoentzat, Hegoalde gizarte etxean.
Zezeilak 20:
11:00 Ipuin kontaketa musikala: Bertoko eta urrutiko ipuinak Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren eskutik, Lakuako gizarte etxean.
Zezeilak 23:
18:00 Antzerkia: Skratx Ameztu Produkzinoak, Araneko gizarte etxean.
Zezeilak 24:
17:30 Lantegia: Zientzia eta magia Zientziapolisen eskutik, Abetxukuko gizarte etxean.
17:30 Lantegia: Mangea, Iñaki Martiarenaren eskutik, Iparralde gizarte etxeko familia liburutegian.
Zezeilak 25:
18:00 Ipuin kontaketea: Ogitarteko ipuinak Iñaki Carreterogaz, Judimendi gizarte etxean.
18:00 Ipuin kontaketea: Liburutegiko sekretuak Ane Gebararen eskutik, Pilar gizarte etxean.
Martian, apirilean eta maiatzean be izango dira jarduerak eta azkena, maiatzaren 29an, zapatuan: Arratsaldeko 18:00etan, Caligarfía y graffiti lantegia, Pilar gizarte etxean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!